Nafarroako Parlamentuaren Domina Nafarroako emakumezkoen kirolari emateko ekitaldia ostiral honetan, abenduaren 1ean eginen da
Arratsaldean Iruñeko Orfeoiak, Txistularien federazioak eta Ortzadar taldeak kontzertua eskainiko dute Nafarroaren eguna ospatzeko
Nafarroako Parlamentuaren Domina Nafarroako emakumezkoen kirolari emateko ekitaldia datorren ostiralean, abenduaren 1ean, ospatuko da Legebiltzarrean, 2023ko Nafarroaren Egunaren baitan. Sariaren helburua da “kirolaren arloan egiten duten lanaren bidez emakumezkoen kirola gure Komunitatean hobetzen eta bistaratzen lagundu duten pertsona, entitate eta taldeak aintzatestea eta haien lana aitortzea”. Nafarroako Taekwondo Federazioko lehendakariak eta ATEDENA-NAKITELen ordezkari batek jasoko dute domina.
Azaroaren 22an Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onartutako adierazpen instituzionala irakurriko da, eta Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak eta Nafarroako emakumezkoen kirol federatuko eta oinarrizko kiroleko bi ordezkarik hitz egingo dute. Osoko Bilkuren aretoan izango da, 10:00etan.
Arratsaldean (19:30, atalondoan) Nafarroaren eguna ospatzeko kontzertua eginen da, Iruñeko Orfeoia, Txistularien federazioa eta Ortzadar taldearen eskutik. Aurretik, (Areto Instituzionalean, 17:00etan), erretiroa hartu duten Nafarroako Parlamentuko langileei omenaldia eginen zaie.