Nafarroako Parlamentuaren Domina Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformari emateko ekitaldia asteazken honetan, abenduaren 1ean eginen da
Arratsaldean Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 1521 kontzertua eskainiko du
Nafarroako Parlamentuaren Domina Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformari emateko ekitaldia datorren asteazkenean, abenduaren 1ean, ospatuko da Legebiltzarrean, 2021eko Nafarroaren Egunaren baitan. Sariarekin aitortza egin nahi zaie "plataformaren ibilbide osoari eta hura osatzen duten talde eta entitate guztiei pertsona zaurgarrienekin egiten duten lanagatik eta erakundeekiko lankidetzagatik".
Osoko Bilkuren aretoan eginen da 11:00ean eta Unai Hualde Legebiltzarreko Lehendakariak eta Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformaren ordezkari batek parte hartuko dute.
Arratsaldean (19:00) Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 1521 kontzertua eskainiko du. Ikuskizun integrala da, non musika-konposizioak ikus-entzunezko konposizioekin ilustratzen diren formatu handiko pantaila batean.