Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Abenduak 1

Nafarroako Parlamentuaren Domina Nafarroako Jarduera Ekonomikoko Lehen Sektoreari emateko ekitaldia ostiral honetan, abenduaren 2an eginen da

Arratsaldean Iruñeko Orfeoiak kontzertua eskainiko du, Parlamentuaren egungo eraikinaren inaugurazioaren 20. urteurrena ospatzeko.

Nafarroako Parlamentuaren Domina Nafarroako Jarduera Ekonomikoko Lehen Sektoreari emateko ekitaldia datorren ostiralean, abenduaren 2an, ospatuko da Legebiltzarrean, 2022ko Nafarroaren Egunaren baitan. Sariaren helburua Lehen Sektorean lan egiten duten pertsona guztiak aintzatestea eta hauei eskerrak ematea da, “beren lanaren eta jardun onaren bidez gure erkidegoa kalitatezko ekoizpenaren erreferente bihurtu dutelako”

 

Ekitaldia Osoko Bilkuren aretoan eginen da 11:00ean eta azaroaren 24an Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onartutako adierazpen instituzionala irakurriko da, eta Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak eta sektorearen ordezkari Enrique Erice eta Itxaso Iriartek hitz egingo dute.

 

Arratsaldean (19:00, atalondoan) Iruñeko Orfeoiak kontzertua eskainiko du, Parlamentuaren egungo eraikinaren inaugurazioaren 20. urteurrena ospatzeko.