Nafarroako Parlamentuaren Domina Osasunari emateko ekitaldia datorren asteazkenean, abenduaren 2an eginen da
Nafarroako Parlamentuaren Domina C. A. Osasunari emateko ekitaldia datorren abenduaren 2an ospatuko da Legebiltzarrean, 2020ko Nafarroaren Egunaren baitan, talde gorritxoaren historiako 100 urte hauetan egindako lana aintzatesteko.
Ekitaldia Osoko Bilkuren aretoan eginen da 12:00etan eta Unai Hualde Legebiltzarreko Lehendakariak eta Luis Sabalza Osasunako lehendakariak parte hartuko dute.
Horrez gain, pasa den astelehenean, hilaren 25ean Eledunen Batzarrak onetsitako Adierazpen Instituzionala irakurriko dute.
Ekitaldira Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kideak gonbidatu dira, baita María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilaria ere.
Osasunako lehendakaria bost zuzendarirekin eta bere erreferentzia-taldeen kapitainekin (Lehen Mailako Gizonezkoen taldea, Emakumezkoena eta Genuine) joango da.