Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Irailak 30

Nafarroako Parlamentuaren ustez arrakasta demokratiko bat da Auzitegi Gorenak Francoren desobiratzeari buruz hartutako erabakia

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko irailaren 30ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat aho batez onetsi du; haren arabera, Nafarroako Parlamentuaren ustez arrakasta demokratiko bat da Auzitegi Gorenak Francoren desobiratzeari buruz hartutako erabakia. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako erakundeek Memoria Historikoko Politika Publikoen alde hasitako lanaren bidetik, azaltzen du guztiz gogobetetzen duela Auzitegi Gorenak hartutako erabakiak, Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak desobiratu eta Erorien Haranetik eramatekoak, normaltasun demokratikoaren adierazle bat delakoan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du frankismoa gaitzesten duela eta diktaduraren aitorpen edo goraipameneko edo hura ikusgarri egiteko ekintza edo ikur oro errefusatzen duela.

 

3. Nafarroako Parlamentuak jarraituko du Memoria Historikoaren Legea garatzearen aldeko apustu egiten, sinesten baitu hura beharrezkoa dela memoriarekin, justiziarekin eta erreparazioarekin konprometituta dagoen demokrazia baterantz aurrera egiteko.