Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Irailak 10

Nafarroako Parlamentuko 18 batzordeetatik 9 osatu dira gaur

Zortzi batzorde arrunt osatzeke egonik, PSNk lau Mahairen Lehendakaritzak lortu ditu, Geroa Baik hiru eta Navarra Sumak bat

9:00etatik aurrera eta ordu erdiko tartearekin, X. legegintzaldi honentzat aurreikusten diren hemezortzi batzordeak osatzeari ekin zaio gaur.

 

Horietako hamazazpik, Administrazioko Departamentuei, gehi Nazioarteko Bizikidetzaren eta Elkartasunarenari, Araudienari, Eskaerenari eta Foru Erregimenarenari dagozkienak hain zuzen, izaera arrunta dute eta Nafarroako apustueen etxeen erregulazioarena, astelehenean Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren saioan onetsi zena, berezi deritzen zaienetakoa da (kasuan kasuko zeregina amaitzean bertan behera geratzen dira eta, bestela, legegintzaldia amaitutakoan). Azken hori haren funtzionamendua arautuko duten arauak ezartzen direnean osatuko da.

 

Gainera, batzorde txostengile bat dago, Europako Gaiak, Gorte Orokorren bidez bidaltzen diren EBaren ekintza legegileen proiektuen laguntzen printzipioaren balizko urratzeei buruz hitz egiteko eskumena izango duena. Bultzatutako irizpena Gorteetara helarazteko epea lau astekoa izango da gehienez.

 

Zehazki, gaur asteartearekin, batzorde hauek osatu dira, hurrenez hurren: Foru Araubideko Batzordea, Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea, Erregelamendu Batzordea, Eskarietako Batzordea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko, eta Barneko Batzordea, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Batzordea, Lurralde Kohesiorako Batzordea, Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordea.

 

Horiek guztiak osatzeko saioek Ganberako lehendakari Unai Hualde izan dute buru, eta Mahaiko lehen idazkari den Juan Luis Sánchez de Muniáin aritu da idazkari lanetan.

 

Aipatutako saioetan batzorde bakoitza osatzen duten parlamentariek haien kideen artean lehendakari batez, lehendakariorde batez eta idazkari batez osatutako Mahaia hautatu dute.

 

Araudiaren Batzordearen kasuan izan ezik, beste arau bati jarraitzen baitio, batzorde bakoitzeko Mahaiaren kideak aldi berean hautatu dira, txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez. Organo bakoitzeko kide bakoitzak izen bakar bat baino ezin zuen idatzi.

 

Botoak zenbatu ondoren, boto gehien jaso dituena lehendakari izendatu dute, boto kopuruari dagokionez hurrengoa lehendakariordea eta bozka kopuruan hirugarrena idazkaria.

 

Parlamentuaren Mahaiak adierazi duenari jarraiki eta aldez aurretik lortu den Eledunen Batzarraren adostasun loteslearekin, batzordeak 15 kidez osatuko dira, boto kopuruaren araberako garrantziarekin (Navarra Suma, 6; PSN, 3; Geroa Bai, 2; EH Bildu Nafarroa, 2; Podemos-Ahal Dugu, 1 eta Izquierda-Ezkerra, 1).

 

Haien batzordeen esparruan, bai Mahaiak bai haren kide bakoitzak analogiaz Araudiak Parlamentuko Mahaiari eta haren kideei egokitzen dizkien funtzioak beteko dituzte.

 

Batzordeek Ganberako Mahaiak egokitzen dizkien gaiak ezagutuko dituzte, aldez aurretik Eledunen Batzarrak deitu ondoren eta izapidetzen duten gai bakoitzaren irizpen bat prestatuko dute, egindako hitzarmenak jasoko dituena, eta ondoren lehendakariaren eta idazkariaren sinadurekin Ganberako Osoko Bilkurara igorriko direnak Parlamentuko Mahaiaren bidez.

 

FORU ARAUBIDEKO Batzordearen burua Ainhoa Unzu (PSN, 7 boto) izango da eta Yolanda Ibáñez (Navarra Suma, 6 boto) eta Adolfo Araiz (EH Bildu, 2 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea Javier Esparza, Yolanda Ibáñez, Carlos Pérez Nievas, José Suárez, María Jesús Valdemoros, Juan Luis Sánchez de Muniáin (Navarra Suma), Ramón Alzórriz, Inma Jurío, Ainhoa Unzu (PSN), Uxue Barkos, Koldo Martínez (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.

 

BIZIKIDETASUNAREN ETA NAZIOARTEKO ELKARTASUNAREN Batzordearen burua Isabel Olave (Navarra Suma, 6 boto) izango da eta Blanca Regúlez (Geroa Bai, 5 boto) eta Carlos Mena (PSN, 2 botos) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Carlos Menaren eta Laura Aznalen (EH Bildu, 2 boto) artean boto berdinketa egonik, adin irizpidea dela eta lehena hautatu da, gazteena izanik. Horiez gain, Batzordea Iñaki Iriarte, Isabel Olave, Francisco Pérez, Miguel Bujanda, Alberto Bonilla, Cristina Ibarrola (Navarra Suma), Arantza Biurrun, Nuria Medina, Carlos Mena (PSN), Isabel Aranburu, Blanca Regúlez (Geroa Bai), Patricia Perales, Laura Aznal (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.

 

ERREGELAMENDU Batzordea, Araudiaren 58. artikuluak xedatzen duenari jarraiki, Unai Hualdek, buru izango denak, Parlamentuko Mahaiko gainerako kideek, Batzordearen Mahaia osatuko dutenak, eta taldeek izendatu dituzten honako parlamentariek osatuko dute: Marta Álvarez, Carlos Pérez Nievas, Yolanda Ibáñez, José Suárez, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Jorge Esparza (Navarra Suma), Virginia Magdaleno, Arantza Biurrun, Carlos Mena (PSN), Isabel Aranburu, Blanca Regúlez, (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Adolfo Araiz, Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E).

 

ESKARIETAKO Batzordearen burua Arantza Biurrun (PSN, 5 boto) izango da eta María Solana (Geroa Bai, 2 boto) eta Maiorga Ramírez (EH Bildu, 2 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren (berdinketa adin nagusiko hautagaiaren alde argitu da, lehendakariorde izendatu dena). Horiez gain, Batzordea Juan Luis Sánchez de Muniáin, Iñaki Iriarte, Maribel García Malo, Alberto Bonilla, Javier García, Raquel Garbayo (Navarra Suma), Carlos Mena, Arantza Biurrun, Virginia Magdaleno (PSN), Koldo Martínez, María Solana (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Txomin González (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.

 

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO Batzordearen burua Inma Jurío (PSN, 7 boto) izango da eta Carlos Pérez Nievas (Navarra Suma, 6 boto) eta Adolfo Araiz (EH Bildu, 2 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea osatuko dute José Suárez, Carlos Pérez Nievas, Pedro González, Isabel Olave, Marta Álvarez, Ángel Ansa (Navarra Suma), Ramón Alzórriz, Inma Jurío, Jorge Aguirre (PSN), Blanca Regúlez, Jabi Arakama (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Txomin González (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO Batzordearen burua Pablo Azcona (Geroa Bai, 7 boto) izango da eta Juan Luis Sánchez de Muniáin (Navarra Suma, 6 boto) eta Maiorga Ramírez (EH Bildu, 2 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea osatuko dute Francisco Pérez, Miguel Bujanda, Carlos Pérez Nievas, Maribel García Malo, Yolanda Ibáñez, Juan Luis Sánchez de Muniáin (Navarra Suma), Arantza Biurrun, Ainhoa Unzu, Virginia Magdaleno (PSN), Koldo Martínez, Pablo Azcona (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Laura Aznal (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

LURRALDE KOHESIORAKO Batzordearen burua Virginia Magdaleno (PSN, 7 boto) izango da eta Francisco Pérez Arregui (Navarra Suma, 6 boto) eta Maiorga Ramírez (EH Bildu, 2 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Gainera, Batzordea Yolanda Ibáñez, Elena Llorente, María Jesús Valdemoros, Francisco Pérez, Miguel Bujanda, Javier García (Navarra Suma), Jorge Aguirre, Ramón Alzórriz, Virginia Magdaleno (PSN), Pablo Azcona, Mikel Asiain (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Maiorga Ramírez (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.

 

EKONOMIA ETA OGASUNEKO Batzordearen burua Isabel Aranburu (Geroa Bai, 3 boto) izango da, Lehendakariordea Adolfo Araiz (EH Bildu, 3 boto) izango da eta Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu, 3 boto) idazkaria. (48. artikuluari jarraiki, hautagai guztiek 3 boto jasota berdinketa egon denez gero, Sánchez de Muniáin eta Elena Llorente barne, zaharrenen alde jo da Lehendakaritza eta Lehendakariordetzaren kasuan, eta idazkariaren kasuan berriz, gazteenaren alde). Horiez gain, Batzordea osatuko dute María Jesús Valdemoros, Yolanda Ibáñez, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Elena Llorente, José Suárez, Maribel García Malo (Navarra Suma), Ainhoa Unzu, Inma Jurío, Jorge Aguirre (PSN), Mikel Asiain, Isabel Aranburu (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Laura Aznal (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO Batzordearen burua María Solana (Geroa Bai, 7 boto) izango da, Lehendakariordea José Suárez (Navarra Suma, 6 boto) eta idazkaria Maiorga Ramírez (EH Bildu, 2 boto). Horiez gain, batzordea osatuko dute Carlos Pérez Nievas, María Jesús Valdemoros, Francisco Pérez, Maribel García, Juan Luis Sánchez de Muniáin, José Suárez (Navarra Suma), Ainhoa Unzu, Virginia Magdaleno, Javier Lecumberri (PSN), Mikel Asiain, María Solana (Geroa Bai), Laura Aznal, Maiorga Ramírez (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

Bihar, falta diren zortziak

 

Bihar 09:00etatik aurrera batzordeen osaketarekin jarraituko da, hurrengo ordutegiarekin:

 

Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordea, 09:00ean

 

Hezkuntza Batzordea, 09:30ean

 

Eskubide Sozialetako Batzordea, 10:30ean

 

Osasun Batzordea, 11:00ean

 

Herritarrekiko Harremanetako Batzordea, 11:30ean

 

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordea, 12:30ean

 

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea, 13:00ean

 

Kultura eta Kiroleko Batzordea, 13:30ean