Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Abenduak 14

Nafarroako Parlamentuko 2018ko iritzi barometroaren emaitzak aurkeztu dira

Jasotako bozka intentzioaren arabera, UPN lehenengo indarra litzateke 15 eserlekurekin, eta bere atzetik Geroa Baik 10 lortuko lituzke, PSNk 9, EH Bilduk 8, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik 3, Ciudadanosek 3 eta I-Ek 2

Foru Legebiltzarreko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, Nafarroako Parlamentuko 2018ko iritzi barometroaren emaitzak aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan.

 

Jasotako bozka intentzioaren arabera, UPN lehenengo indarra litzateke 15 aulkirekin (bozken %25,9), eta bere atzetik Geroa Baik 10 (%18,4) lortuko lituzke, PSNk 9 (%16,3), EH Bilduk 8 (%14,3), Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik 3 (%6,4), Ciudadanosek 3 (%5,4), Izquierda-Ezkerrak 2 (%4,8) eta gainerakoak (%6,3).

 

Nafarroako herritarren iritzia eta bozka intentzioa aztertzen dituen inkesta soziopolitiko hau 2000. urtetik egiten den zazpigarrena da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia Departamentuak egin du, Iritzi Publikoko eta Berrikuntza Sozialeko Nafarroako Parlamentua Katedraren barnean.

 

Parlamentuaren eta NUPen arteko hitzarmenaren ondorioz eginiko lan honek bozka intentzioa aztertzen du, baita egoera ekonomiko eta politikoaren balorazioa egin ere. Parlamentuko eledunen balorazioa jasotzen du eta Nafarroaren ahalmenen eta estatus politikoaren asebetetze maila ere bai. Nafarroako Gobernuari, Lehendakariari eta oposizioari buruzko asebetetze maila neurtzen duten galderak egiten zaizkie herritarrei, eta Nafarroako politika ezagutzeko erabiltzen diren komunikabideen inguruan ere galdetzen da.

 

Parlamentuko Erabilera Anitzeko Aretoan burutu den prentsaurrekoan Juan Mari Sánchez Prieto eta Ernesto Pérez Esain Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia Departamentuko kideek azaldu dituzte inkestaren emaitzak eta honen garapena.

 

Ainhoa Aznarez Igarzak azpimarratu du inkesta honek Nafarroaren egoeraren argazki zabal bat adierazten duela alderdi desberdinak kontuan hartuz, baina batez ere politikari eta indar desberdinen arteko hitzaremenei dagokienean.