Nafarroako Parlamentuko 2021eko iritzi Barometroaren aurkezpena
Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Unai Hualdek iritzi ‘Barometroaren’ emaitzak aurkeztuko ditu prentsaurrean datorren astelehenean, abenduaren 20an. Unibertsitate Publikoko Soziologia Departamentuak Iritzi Publikoko eta Berrikuntza Sozialeko Nafarroako Parlamentua Katedraren baitan burututako barometroa da. Prentsaurrekoa Erabilera Anitzeko Aretoan izango da, 11:00etan. Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, NUPeko irakasle eta ikerketa honen arduradun Jesús Vidal Díaz de Rada eta Ernesto Pérez Esainekin egingo du aurkezpena. Jarraian, talde parlamentarioetako eledunek inkestaren balorazioa egingo dute (11:30etan atalondoan). Parlamentuaren eta NUPen arteko itunaren ondorioz eginiko lan honek bozka intentzioa aztertzen du, eta egoera ekonomiko, politiko eta herritarren kezka nagusien balorazioa ere egiten du.