Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Irailak 11

Nafarroako Parlamentuko batzorde arrunt guztiak osatu dira

Nafarroako apustueen etxeen erregulazioari buruzko Batzorde berezia martxan jartzea faltan, PSNk 8 Mahairen Lehendakaritzak lortu ditu, Geroa Baik 6 eta Navarra Sumak 2

9:00etatik aurrera eta ordu erdiko tartearekin, X. legegintzaldi honentzat aurreikusten diren batzorde arruntetatik falta ziren zortziak osatu dira gaur.

 

Horietako hamazazpik, Administrazioko Departamentuei, gehi Nazioarteko Bizikidetzaren eta Elkartasunarenari, Araudienari, Eskaerenari eta Foru Erregimenarenari dagozkienak hain zuzen, izaera arrunta dute eta Nafarroako apustueen etxeen erregulazioarena, astelehenean Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren saioan onetsi zena, berezi deritzen zaienetakoa da (kasuan kasuko zeregina amaitzean bertan behera geratzen dira eta, bestela, legegintzaldia amaitutakoan). Azken hori haren funtzionamendua arautuko duten arauak ezartzen direnean osatuko da.

 

Zehazki, atzo asteartearekin, batzorde hauek osatu ziren, hurrenez hurren: Foru Araubideko Batzordea, Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea, Erregelamendu Batzordea, Eskarietako Batzordea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko, eta Barneko Batzordea, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Batzordea, Lurralde Kohesiorako Batzordea, Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordea. Gaur berriz, asteazkenarekin, honakoak osatu dira: Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordea, Hezkuntza Batzordea, Eskubide Sozialetako Batzordea, Osasun Batzordea, Herritarrekiko Harremanetako Batzordea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea eta Kultura eta Kiroleko Batzordea.

 

Horiek guztiak osatzeko saioek Ganberako lehendakari Unai Hualde izan dute buru, eta Mahaiko lehen idazkari den Juan Luis Sánchez de Muniáin aritu da idazkari lanetan.

 

Aipatutako saioetan batzorde bakoitza osatzen duten parlamentariek haien kideen artean lehendakari batez, lehendakariorde batez eta idazkari batez osatutako Mahaia hautatu dute.

 

Araudiaren Batzordearen kasuan izan ezik, beste arau bati jarraitzen baitio, batzorde bakoitzeko Mahaiaren kideak aldi berean hautatu dira, txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez. Organo bakoitzeko kide bakoitzak izen bakar bat baino ezin zuen idatzi.

 

Botoak zenbatu ondoren, boto gehien jaso dituena lehendakari izendatu dute, boto kopuruari dagokionez hurrengoa lehendakariordea eta bozka kopuruan hirugarrena idazkaria.

 

Parlamentuaren Mahaiak adierazi duenari jarraiki eta aldez aurretik lortu den Eledunen Batzarraren adostasun loteslearekin, batzordeak 15 kidez osatuko dira, boto kopuruaren araberako garrantziarekin (Navarra Suma, 6; PSN, 3; Geroa Bai, 2; EH Bildu Nafarroa, 2; Podemos-Ahal Dugu, 1 eta Izquierda-Ezkerra, 1).

 

Haien batzordeen esparruan, bai Mahaiak bai haren kide bakoitzak analogiaz Araudiak Parlamentuko Mahaiari eta haren kideei egokitzen dizkien funtzioak beteko dituzte.

 

Batzordeek Ganberako Mahaiak egokitzen dizkien gaiak ezagutuko dituzte, aldez aurretik Eledunen Batzarrak deitu ondoren eta izapidetzen duten gai bakoitzaren irizpen bat prestatuko dute, egindako hitzarmenak jasoko dituena, eta ondoren lehendakariaren eta idazkariaren sinadurekin Ganberako Osoko Bilkurara igorriko direnak Parlamentuko Mahaiaren bidez.

 

FORU ARAUBIDEKO Batzordearen burua Ainhoa Unzu (PSN, 7 boto) izango da eta Yolanda Ibáñez (Navarra Suma, 6 boto) eta Adolfo Araiz (EH Bildu, 2 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea Javier Esparza, Yolanda Ibáñez, Carlos Pérez Nievas, José Suárez, María Jesús Valdemoros, Juan Luis Sánchez de Muniáin (Navarra Suma), Ramón Alzórriz, Inma Jurío, Ainhoa Unzu (PSN), Uxue Barkos, Koldo Martínez (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.

 

BIZIKIDETASUNAREN ETA NAZIOARTEKO ELKARTASUNAREN Batzordearen burua Isabel Olave (Navarra Suma, 6 boto) izango da eta Blanca Regúlez (Geroa Bai, 5 boto) eta Carlos Mena (PSN, 2 botos) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Carlos Menaren eta Laura Aznalen (EH Bildu, 2 boto) artean boto berdinketa egonik, adin irizpidea dela eta lehena hautatu da, gazteena izanik. Horiez gain, Batzordea Iñaki Iriarte, Isabel Olave, Francisco Pérez, Miguel Bujanda, Alberto Bonilla, Cristina Ibarrola (Navarra Suma), Arantza Biurrun, Nuria Medina, Carlos Mena (PSN), Isabel Aranburu, Blanca Regúlez (Geroa Bai), Patricia Perales, Laura Aznal (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.

 

ERREGELAMENDU Batzordea, Araudiaren 58. artikuluak xedatzen duenari jarraiki, Unai Hualdek, buru izango denak, Parlamentuko Mahaiko gainerako kideek, Batzordearen Mahaia osatuko dutenak, eta taldeek izendatu dituzten honako parlamentariek osatuko dute: Marta Álvarez, Carlos Pérez Nievas, Yolanda Ibáñez, José Suárez, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Jorge Esparza (Navarra Suma), Virginia Magdaleno, Arantza Biurrun, Carlos Mena (PSN), Isabel Aranburu, Blanca Regúlez, (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Adolfo Araiz, Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E).

 

ESKARIETAKO Batzordearen burua Arantza Biurrun (PSN, 5 boto) izango da eta María Solana (Geroa Bai, 2 boto) eta Maiorga Ramírez (EH Bildu, 2 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren (berdinketa  hautagai zaharrenaren alde argitu da, lehendakariorde izendatu dena). Horiez gain, Batzordea Juan Luis Sánchez de Muniáin, Iñaki Iriarte, Maribel García Malo, Alberto Bonilla, Javier García, Raquel Garbayo (Navarra Suma), Carlos Mena, Arantza Biurrun, Virginia Magdaleno (PSN), Koldo Martínez, María Solana (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Txomin González (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.

 

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO Batzordearen burua Inma Jurío (PSN, 7 boto) izango da eta Carlos Pérez Nievas (Navarra Suma, 6 boto) eta Adolfo Araiz (EH Bildu, 2 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea osatuko dute José Suárez, Carlos Pérez Nievas, Pedro González, Isabel Olave, Marta Álvarez, Ángel Ansa (Navarra Suma), Ramón Alzórriz, Inma Jurío, Jorge Aguirre (PSN), Blanca Regúlez, Jabi Arakama (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Txomin González (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO Batzordearen burua Pablo Azcona (Geroa Bai, 7 boto) izango da eta Juan Luis Sánchez de Muniáin (Navarra Suma, 6 boto) eta Maiorga Ramírez (EH Bildu, 2 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Horiez gain, Batzordea osatuko dute Francisco Pérez, Miguel Bujanda, Carlos Pérez Nievas, Maribel García Malo, Yolanda Ibáñez, Juan Luis Sánchez de Muniáin (Navarra Suma), Arantza Biurrun, Ainhoa Unzu, Virginia Magdaleno (PSN), Koldo Martínez, Pablo Azcona (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Laura Aznal (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

LURRALDE KOHESIORAKO Batzordearen burua Virginia Magdaleno (PSN, 7 boto) izango da eta Francisco Pérez Arregui (Navarra Suma, 6 boto) eta Maiorga Ramírez (EH Bildu, 2 boto) lehendakariordea eta idazkaria izango dira, hurrenez hurren. Gainera, Batzordea Yolanda Ibáñez, Elena Llorente, María Jesús Valdemoros, Francisco Pérez, Miguel Bujanda, Javier García (Navarra Suma), Jorge Aguirre, Ramón Alzórriz, Virginia Magdaleno (PSN), Pablo Azcona, Mikel Asiain (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Maiorga Ramírez (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek osatuko dute.

 

EKONOMIA ETA OGASUNEKO Batzordearen burua Isabel Aranburu (Geroa Bai, 3 boto) izango da, Lehendakariordea Adolfo Araiz (EH Bildu, 3 boto) izango da eta Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu, 3 boto) idazkaria. (48. artikuluari jarraiki, hautagai guztiek 3 boto jasota berdinketa egon denez gero, Sánchez de Muniáin eta Elena Llorente barne, zaharrenen alde jo da Lehendakaritza eta Lehendakariordetzaren kasuan, eta idazkariaren kasuan berriz, gazteenaren alde). Horiez gain, Batzordea osatuko dute María Jesús Valdemoros, Yolanda Ibáñez, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Elena Llorente, José Suárez, Maribel García Malo (Navarra Suma), Ainhoa Unzu, Inma Jurío, Jorge Aguirre (PSN), Mikel Asiain, Isabel Aranburu (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Laura Aznal (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO Batzordearen burua María Solana (Geroa Bai, 7 boto) izango da, Lehendakariordea José Suárez (Navarra Suma, 6 boto) eta idazkaria Maiorga Ramírez (EH Bildu, 2 boto). Horiez gain, batzordea osatuko dute Carlos Pérez Nievas, María Jesús Valdemoros, Francisco Pérez, Maribel García, Juan Luis Sánchez de Muniáin, José Suárez (Navarra Suma), Ainhoa Unzu, Virginia Magdaleno, Javier Lecumberri (PSN), Mikel Asiain, María Solana (Geroa Bai), Laura Aznal, Maiorga Ramírez (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

ASTEAZKENA, 2019-09-11

 

 

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO Batzordearen burua Nuria Medina (PSN, 7 boto) izango da, Lehendakariordea Patricia Perales (EH Bildu, 2 boto) eta idazkaria Alberto Bonilla (Navarra Suma). Idazkariaren kasuan, Erregelamenduaren 48. artikuluak ezarritakoaren arabera izendatu da, karguren bat bete gabe gelditzen bada, kasu honetan gertatu den bezala (Bonilla ez da hautagai gisa aurkeztu), zuzenean Batzordeko kide gazteena izendatzen baita. 6 boto zuri erregistratu dira. Gainera, Batzordea osatuko duten parlamentariak izango dira Jorge Esparza, Raquel Garbayo, Maribel García Malo, Alberto Bonilla, Marta Álvarez, Javier García (Navarra Suma), Inma Jurío, Nuria Medina, Patricia Fanlo (PSN), Blanca Regúlez, Isabel Aranburu (Geroa Bai), Patricia Perales, Laura Aznal (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E).

 

HEZKUNTZA Batzordearen burua Patricia Fanlo (PSN, 7 boto) izango da, Isabel Olave (Navarra Suma, 3 boto) Lehendakariordea eta Javier García (Navarra Suma, 3 boto) idazkaria. Laugarren hautagaiak, Bakartxo Ruizek (EH Bildu), bi boto lortu ditu. Gainera, Batzordea osatuko dute Pedro González, Cristina Ibarrola, Elena Llorente, Iñaki Iriarte, Javier García e Isabel Olave (Navarra Suma), Jorge Aguirre, Inma Jurío, Patricia Fanlo (PSN), María Solana, Jabi Arakama (Geroa Bai), Miren Aranoa, Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

ESKUBIDE SOZIALETAKO Batzordearen burua Arantza Biurrun (PSN, 6 boto) izango da, Lehendakariordea Ángel Ansa (Navarra Suma, 6 boto) eta Txomin González (EH Bildu, 2 boto) idazkaria. Lehendakaritzarako berdinketa 48. artikuluaren bidez argitu da, hautagai zaharrenaren alde eginez. Boto baliogabe bat erregistratu da. Gainera, batzordea hurrengo parlamentariek osatuko dute: Marta Álvarez, Maribel García Malo, Jorge Esparza, Cristina Ibarrola´Ángel Ansa, Alberto Bonilla (Navarra Suma), Nuria Medina, Arantza Biurrun, Carlos Mena (PSN), Isabel Aranburu, Pablo Azcona (Geroa Bai), Patricia Perales, Txomin González (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E).

 

OSASUN Batzordearen burua Nuria Medina (PSN, 7 boto) izango da, Lehendakariordea Marta Álvarez (Navarra Suma, 3 boto) eta Jorge Esparza (Navarra Suma, 3 boto) idazkari lanetan arituko da. Lehendakariordetzarako berdinketa 48. artikuluaren bidez argitu da, hautagai zaharrenaren alde eginez. Horiez gain, Batzordea osatuko dute Cristina Ibarrola, Marta Álvarez, Elena Llorente, Ángel Ansa, Jorge Esparza, Raquel Garbayo (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Nuria Medina, Ainhoa Unzu (PSN), Koldo Martínez, Jabi Arakama (Geroa Bai), Txomin González, Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

HERRITARREKIKO HARREMANETAKO Batzordearen burua Jabi Arakama (Geroa Bai, 7 boto) izango da, Lehendakariordea Carlos Pérez Nievas (Navarra Suma, 3 boto) eta idazkaria Jorge Esparza (Navarra Suma, 3 boto). Patricia Peralesek (EH Bildu), laugarren hautagaiak, bi boto lortu ditu. Lehendakariordetzarako berdinketa 48. artikuluaren bidez argitu da, hautagai zaharrenaren alde eginez. Horiez gain, Batzordea osatuko dute Iñaki Iriarte, José Suárez, Carlos Pérez Nievas, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Jorge Esparza, Isabel Olave (Navarra Suma), Inma Jurío, Jorge Aguirre, Javier Lecumberri (PSN), Uxue Barkos, Jabi Arakama (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Patricia Perales (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO Batzordearen burua Mikel Asiain (Geroa Bai, 5 boto) izango da, Pedro González (Navarra Suma, 3 boto) Lehendakariordea eta Javier García (Navarra Suma, 3 boto) idazkaria. Lehendakariordetzarako berdinketa 48. artikuluaren bidez argitu da, hautagai zaharrenaren alde eginez. Beste bi hautagaiek, Ainhoa Unzu (PSN) eta Maiorga Ramírezek (EH Bildu), bina boto lortu dituzte. Horiez gain, Batzordea osatuko dute Ángel Ansa, María Jesús Valdemoros, Javier García, Iñaki Iriarte, Pedro González, Cristina Ibarrola (Navarra Suma), Javier Lecumberri, Ainhoa Unzu, Nuria Medina (PSN), María Solana, Mikel Asiain (Geroa Bai), Laura Aznal, Maiorga Ramírez (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO Batzordearen burua Koldo Martínez (Geroa Bai, 6 boto) izango da, Francisco Pérez Arregui (Navarra Suma, 3 boto) Lehendakariordea eta Elena Llorente (Navarra Suma, 3 boto) idazkaria. Lehendakariordetzarako eta idazkaritzarako berdinketa 48. artikuluaren bidez argitu da, hautagai zaharrenaren alde eginez lehenengo kasuan eta gazteenaren alde, bigarrenean. Maiorga Ramírezek (EH Bildu), laugarren hautagaiak, 3 boto lortu ditu. Horiez gain, Batzordea osatuko dute Miguel Bujanda, Elena Llorente, Francisco Pérez, Isabel Olave, Raquel Garbayo, Pedro González (Navarra Suma), Javier Lecumberri, Ramón Alzórriz, Virginia Magdaleno (PSN), Pablo Azcona, Koldo Martínez (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Maiorga Ramírez (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.

 

KULTURA ETA KIROLEKO Batzordearen burua Isabel Olave (Navarra Suma, 6 boto) izango da, Jorge Aguirre (PSN, 6 boto) lehendakariordea eta  Maiorga Ramírez (EH Bildu, 3 boto) idazkaria. Lehendakaritzarako berdinketa 48. artikuluaren bidez argitu da, hautagai zaharrenaren alde eginez. Laugarren hautagaiak, Javeir Garcíak (Navarra Suma) ez du botorik lortu. Horiez gain, Batzordea osatuko dute Raquel Garbayo, Miguel Bujanda, Isabel Olave, Iñaki Iriarte, Alberto Bonilla, Javier García (Navarra Suma), Carlos Mena, Jorge Aguirre, Patricia Fanlo (PSN), Jabi Arakama, María Solana (Geroa Bai), Miren Aranoa, Maiorga Ramírez (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E) parlamentariek.