Nafarroako Parlamentuko batzorde arrunt guztiak osatu dira
UPNk bederatzi Mahairen lehendakaritzak lortu ditu, PSNk bost eta Geroa Baik hiru
XI. Legegintzaldiko hamahiru batzorde aurreko ostegun eta ostiralean eratu ondoren, Nafarroako Parlamentuak azken laurak jarri ditu abian. Prozesua bukatu da, Europako Gaietarako Ponentzia eratuz.
Batzorde guztiek izaera arrunta dute; hots, Administrazioko departamentuetarako dauden hamahiru batzordeek gehi Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeak, Erregelamendu Batzordeak, Eskarietako Batzordeak eta Foru Araubideko Batzordeak.
Gainera, Europako Gaietarako Ponentzia dago, zeinak eskumena baitauka subsidiariotasun-printzipioaren balizko urraketei buruzko bere jarrera agertzeko, Gorte Nagusiek helarazten dituzten Europar Batasunaren legegintza-proiektuei dagokienez. Gorteei irizpen arrazoitua bidaltzeko epea lau astekoa izanen da, gehienez.
Zehazki, aurreko ostegunean eta ostiralean batzorde hauek osatu ziren, hurrenkera honetan: Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Batzordea, Ekonomia eta Ogasun Batzordea, Hezkuntza Batzordea, Osasun Batzordea, Lurralde Kohesiorako Batzordea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea; Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea, eta Foro Araubideko Batzordea. Gaur berriz, asteartearekin, honakoak osatu dira: Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea; Eskarietako Batzordea; Europako Gaietarako Ponentzia; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea, eta Erregelamendu Batzordea.
Horiek guztiak osatzeko saioek Legebiltzarreko lehendakari Unai Hualde izan dute buru, eta Mahaiko Idazkaria den Yolanda Ibáñez aritu da idazkari lanetan.
Aipatutako saioetan, batzorde bakoitza osatzen duten parlamentariek haien kideen artean Lehendakari batez, Lehendakariorde batezeta Idazkari batez osatutako Mahaia hautatu dute.
Erregelamendu Batzordearen kasuan izan ezik, beste arau bati jarraitzen baitio, batzorde bakoitzeko Mahaiaren kideak aldi berean hautatu dira, txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez. Organo bakoitzeko kide bakoitzak izen bakar bat baino ezin zuen idatzi.
Botoak zenbatu ondoren, boto gehien jaso dituena lehendakari izendatu dute, boto kopuruari dagokionez hurrengoa lehendakariorde, eta boz kopuruan hirugarrena, Idazkari.
Parlamentuaren Mahaiak adierazi duenari jarraikiz eta Eledunen Batzarraren aldez aurreko adostasun loteslearekin, batzordeak 14 kidez osatuko dira, boto kopuruaren araberako garrantziarekin (UPN 4, PSN 3, EH Bildu 2; Geroa Bai 2, PPN 1, Contigo-Zurekin 1 eta Vox 1).
Kasuko batzordearen barruan, bai Mahaiak bai haren kide bakoitzak analogiaz beteko dituzte Erregelamenduak Parlamentuko Mahaiari eta haren kideei esleitzen dizkien funtzioak.
Batzordeek aztertuko dituzte Legebiltzarreko Mahaiak Eledunen Batzarrari entzun ondoren esleitzen dizkien gaiak, eta izapidetzen duten gai bakoitzari buruzko irizpen bat prestatuko dute kasua bada, hartutako erabakiak jasoko dituena, eta ondoren Parlamentuko Osoko Bilkurari igorriko zaizkio, Parlamentuko Mahaiaren bidez, lehendakariaren eta idazkariaren sinadurak jasota.
BIZIKIDETASUNAREN ETA NAZIOARTEKO ELKARTASUNAREN Batzordeko lehendakaria(2 boto zuri) Pedro González (UPN, 6 boto) izanen da, eta Carlos Mena (PSN, 6 boto) eta Irati Jiménez (EH Bildu (b)), gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren. Gonzalezen eta Menaren arteko berdinketa adinaren arabera ebatzi da, zaharrenetik hasita.
Horiez gain, Batzordea osatuko dute Marta Álvarez (b), Ana Elizalde, Iñaki López (UPN), Olga Chueca (b), Ibai Crespo (PSN), Xebe Txoperena (EH Bildu), Uxue Barkos (b), Blanca Regúlez (Geroa Bai), Maribel García Malo (PPN), Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin) eta Maite Nosti (Vox) parlamentariek.
ESKARIETAKO Batzordearen burua (2 boto zuri) Javier Trigo (UPN (b), 6 boto) izanen da, eta Ibai Crespo (PSN, 6 boto) eta Mikel Zabaleta (EH Bildu (b), gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren. Trigoren eta Cresporen arteko berdinketa adinaren arabera ebatzi da, zaharrenetik hasita.
Horiez gain, Batzordea osatuko dute Félix Zapatero, Cristina López, Raquel Garbayo (UPN), Maite Esporrín (b), Olga Chueca (PSN), Xebe Txoperena (EH Bildu), Uxue Barkos (b), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Maribel García Malo (PPN), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Maite Nosti (Vox) parlamentariek.
LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO Batzordearen burua (2 boto zuri) Yolanda Ibáñez (UPN (p), 6 boto) izanen da, eta Blanca Regúlez (Geroa Bai, 6 boto) eta Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren. Ibañezen eta Regulezen arteko berdinketa adinaren arabera ebatzi da, zaharrenetik hasita.
Horiez gain, Batzordea osatuko dute Mª Jesús Valdemoros, Félix Zapatero, Miguel Bujanda (UPN), Carlos Mena (b), Maite Esporrín, Javier Lecumberri (PSN), Mikel Zabaleta (b), Adolfo Araiz (EH Bildu), Pablo Azcona (b) (Geroa Bai), Javier García (PPN) eta Emilio Jiménez (Vox) parlamentariek.
ERREGELAMENDU Batzordea, Erregelamenduaren 58. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, osatuko dute Unai Hualdek, zeina izanen baita bertako lehendakari, Parlamentuko Mahaiko gainerako kideek, zeinek Batzordearen Mahaia osatuko baitute, eta taldeek izendatu dituzten honako parlamentariek: Marta Álvarez, Ana Elizalde (UPN), Inma Jurío (p), Maite Esporrín, Ibai Crespo (PSN), Adolfo Araiz (EH Bildu), Blanca Regúlez (p), María Solana (Geroa Bai), Maribel García Malo (PP), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Emilio Jiménez (Vox).
EUROPAKO GAIETARAKO Ponentziaren burua (2 abstenzio) Mikel Asiain (Geroa Bai, 3 boto) izanen da, eta Ángel Ansa (UPN, 2 boto) lehendakariordea izanen da.
Horiez gain, Ponentzia osatuko dute Kevin Lucero, (PSN), Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Javier García (PP), Miguel Garrido (Contigo-Zurekin) eta Emilio Jiménez (Vox) parlamentariek.