Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Irailak 8

Nafarroako Parlamentuko batzorde arrunten eraketak aurrera darrai

Azken laurak datorren asteartean abiatzear dauden honetan, UPNk sei mahaiburutza lortu ditu; PSNk, bost; eta Geroa Baik, bi

XI. Legegintzaldiko lehenbiziko hamar batzordeak ostegun honetan eratu ondoren, Nafarroako Parlamentuak beste hiru jarri ditu abian gaur. Prozesua asteartean bukatuko da, azken laurak eta Europako Gaietarako Ponentzia eratzean.

 

Zehazki, atzo batzorde hauek osatu ziren: Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Batzordea, Ekonomia eta Ogasun Batzordea, Hezkuntza Batzordea, Osasun Batzordea, Lurralde Kohesiorako Batzordea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordea. Gaur berriz, honakoak eratu dira, hurrenkera honetan: Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea; Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea; eta Foru Araubideko Batzordea.

 

Horiek guztiak eratzeko saioek Ganberako Lehendakariorde Ainhoa Unzu izan dute buru, eta idazkari lanetan aritu dira Mahaiko Lehen Idazkaria den Yolanda Ibáñez.

 

Aipatutako saioetan, batzorde bakoitza osatzen duten parlamentariek Mahai bat hautatu dute beren kideen artean, Lehendakari batez, Lehendakariorde batez eta Idazkari batez osatua.

 

Batzorde bakoitzeko Mahaiaren kideak aldi berean hautatu dira, txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez. Kasuko organoko kide bakoitzak izen bakar bat baino ezin zuen idatzi.

 

Botoak zenbatu ondoren, boto gehien jaso dituena lehendakari izendatu dute, boto kopuruari dagokionez hurrengoa lehendakariorde, eta boz kopuruan hirugarrena Idazkari.

 

Parlamentuko Mahaiak adierazi duenari jarraikiz eta Eledunen Batzarraren aurretiazko adostasun loteslearekin eta zenbakizko garrantziaren arabera, batzordeak 14 kidez osatuko dira (UPN 4, PSN 3, EH Bildu 2; Geroa Bai 2, PPN 1, Contigo-Zurekin 1 eta Vox 1), aurreko legegintzaldian baino bat gutxiagoz alegia (talde bat gehiago izanda), talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek hautatuak.

 

Kasuko batzordearen barruan, bai Mahaiak bai haren kide bakoitzak analogiaz beteko dituzte Erregelamenduak Parlamentuko Mahaiari eta haren kideei egozten dizkien funtzioak.

 

Batzordeek Legebiltzarreko Mahaiak Eledunen Batzarrari entzun ondoren esleitzen dizkien gaiak aztertuko dituzte, eta izapidetzen duten gai bakoitzari buruzko irizpen bat prestatuko dute kasua bada, hartutako erabakiak jasoko dituena, eta ondoren lehendakariaren eta idazkariaren sinadurekin Legebiltzarreko Osoko Bilkurari igorriko zaizkio, Parlamentuko Mahaiaren bidez.

 

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO Batzordeko lehendakaria (2 boto zuri) Javier Trigo (UPN, 6 boto) izanen da, eta Maite Esporrín (PSN, 6 boto) eta Miguel Garrido (Contigo Zurekin, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren.

Horiez gain, Batzordea osatuko dute Marta Álvarez (bozeramailea), Pedro González, Ana Elizalde (UPN), Arantza Biurrun (B), Carlos Mena (PSN), Adolfo Araiz (B), Arantza Izurdiaga (EH Bildu), Blanca Regúlez (B), Pablo Azcona (Geroa Bai), Maribel García Malo (PPN) eta Emilio Jiménez (Vox) parlamentariek.

 

KULTURA, KIROL ETA TURISMO Batzordeko lehendakaria (3 boto zuri) Ainhoa Unzu (PSN, 6 boto) izanen da, eta Ana Elizalde (UPN, 5 boto) eta Ibai Crespo (PSN, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren.

Horiez gain, Batzordea osatuko dute Javier Trigo (b), Félix Zapatero, Raquel Garbayo (UPN), Carlos Mena (PSN), Mikel Aramendía (b), Txomin Domínguez (EH Bildu), Uxue Barkos (b), Blanca Regúlez (Geroa Bai), Maribel García Malo (PP), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Emilio Jiménez (Vox) parlamentariek.

 

FORU ARAUBIDEKO Batzordeko lehendakaria (2 boto zuri) Yolanda Ibáñez (UPN, 6 boto) izanen da, eta Inma Jurío (PSN, 6 boto) eta Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin, gazteena izateagatik eta hautagairik aurkeztu ez izateagatik) lehendakariordea eta idazkaria izanen dira, hurrenez hurren. Ibañezen eta Jurioen arteko berdinketa adinaren arabera ebatzi da, zaharrenetik hasita.

Horiez gain, Batzordea osatuko dute Javier Esparza (b), Ángel Ansa, Cristina López (UPN), Ramón Alzórriz (p), Ainhoa Unzu, (PSN), Laura Aznal (p), Adolfo Araiz (EH Bildu), Pablo Azcona (p), María Solana (Geroa Bai), Maribel García Malo (PPN) eta Emilio Jiménez (Vox) parlamentariek.

Félix Zapaterok Cristina López (UPN) ordezkatu du gaur Foru Araubide Batzordeko eraketa saioetan.

 

Asteartean azken laurak

 

Datorren asteartean, hilak 12, azken lau batzordeak osatuko dira (Europako Gaietarako Ponentziaz gain), ordutegi honen arabera:

 

Asteartea, irailak 12

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea, 09:15ean.

Eskarietako Batzordea, 09:45ean.

Europako Gaietarako Ponentzia, 10:15ean.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea, 10:45ean.

Erregelamendu Batzordea, 11:15ean.