Noiz argitaratua Ostirala, 2016.eko Irailak 2

Nafarroako Parlamentuko fatxada argi zuriz argitu dute

Parlamentuak bat eginen du Immigraziorako eta Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Sareak sutatutako #Light4Refugees kanpainarekin

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du Immigraziorako eta Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Sareak sustatutako #Light4Refugees kanpainarekin bat eginen duela Nafarroako Parlamentuak. Hori dela eta, gaur gauean Parlamentuko fatxada argi zuriz argitu da Mediterraneoan hildako errefuxiatuen oroimenez.


Autonomia erkidegoei, toki eta probintzia mailako erakundeei eta Diputatuen Kongresuari kanpainan parte hartzeko gonbita luzatu zaie. Aylan Kurdi haurrari Turkiako itsasertzean hilda egindako argazkia argitaratu zenetik urtea betetzen den eguna aukeratu da kanpainarako.


Helburuetan azaltzen denez, kanpainaren bidez “itxaropena eta konpromisoa helarazi nahi zaizkie izutik eta gerratik ihesi Europara datozenei, eta, halaber, nazioarteko akordioen alde egin nahi da, eta giza eskubideen errespetua oinarri izan behar duen bestelako Europa baten alde”.