Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren aldaketa onetsi da
Parlamentuko Administrazioaren erreforma- eta modernizazio-prozesuari jarraipena eman nahi zaio, haren antolaketa-erregelamenduaren aldaketarekin hasi zena
Erregelamendu Batzordeak gaur Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren aldaketa onetsi du, legegintza-eskumen osoa baitu. Aldaketaren helburua da administrazio parlamentarioa birmoldatu eta modernizatzeko prozesuari jarraipena ematea. Prozesu hori antolaketa-erregelamenduaren aldaketarekin hasi zen.
Langileen Estatutuare testu berria Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin atera da aurrera. EH Bilduk aurka bozkatu du da eta I-E ez da bilkuran egon.
Erregelamenduaren 58. artikuluaren arabera, Erregelamendu Batzordea osatzen dute Legebiltzarreko lehendakariak, Unai Hualdek -hura da batzordeko lehendakaria-, Mahaiko gainerako kideek -haiek osatzen dute batzordeko mahaia- (Yolanda Ibáñez, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Navarra Sumakoak biak, Inma Jurío, PSNkoa eta Maiorga Ramírez, EH Bildukoa), eta parlamentu-taldeek izendatzn dituzten 15 foru parlamentariek.
Azken horietatik bertaratu direnak izan dira Marta Álvarez, Carlos Pérez Nievas, José Suárez, Jorge Esparza (Navarra Suma), Virginia Magdaleno, Arantza Biurrun, Carlos Mena (PSN), Blanca Regúlez, Isabel Aranburu (Geroa Bai), Adolfo Araiz (EH Bildu) eta Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu).
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Foru lege proposamena (115. NPA0, 2021-10-14koa)