Noiz argitaratua Osteguna, 2007.eko Abenduak 13

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, bi alabaren ama

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Elena Torres Miranda, bi alabaz erdi da gaur. Ama eta bi alabak oso ondo daude.

Bi umeak erditze naturalez jaio dira gaur –osteguna, abenduak 13–, 16:00etan, Tuterako Reina Sofía ospitalean, eta hantxe zainduta daude.

Umeei Lucía eta Ángela izenak jarriko zaizkie, eta jaiotzean 2,400 eta 2,200 kilo pisatu dute, hurrenez hurren.