Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Irailak 10

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2021-2022 ikasturte-hasierako ekitaldian egon da

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, NUPen egon da, 2021-2022 ikasturtearen hasiera-ekitaldian. Ekitaldian, zeina Fernando Remacha ikasgelan, Sarioko eraikinean, egin baita, Unibertsitateko Errektore Ramón Gonzalo eta Nafarroako Gobernuko Lehendakari María Chivite izan dira buru. Legebiltzarreko talde eta elkarteetako foru parlamentariak ere bertan egon dira.

 

Hasteko, Roldán Jimeno Aranguren Unibertsitateko idazkari nagusiak 2020-2021 ikasturteari dagokion oroitidazkaria irakurri du.

 

Segidan, hasierako ikasgaia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Analisi Matematikoko katedradun Esteban Indurain Erasok eman du, Ordena pixka bat izenburupeko hitzaldiarekin.

 

Ekitaldia amaitu da Errektore Ramón Gonzaloren hitzaldiarekin.