Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Nafarroako Unibertsitatearen ikasturte-hasierako ekitaldian egon da
Errektoreak erakundeen babesa eskatu du beketarako behar besteko zuzkidura emateko, nazioarteko talentua erakartzeko eta ikerketa-zentroen finantzaketa bultzatzeko
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasturte-hasierako ekitaldi instituzionalean egon da. Bertan, talde parlamentarioen ordezkariak eta arlo guztietako agintari ugari egon dira; besteak beste, María Chivite, Nafarroako lehendakaria.
Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez Tabernerok Foru Gobernu berriari eskatu dio unibertsitateei babesa eman diezaien eta ikasleentzako beketarako eta talentua erakartzeko programak onets ditzan.
Eta Foru Komunitateko erakunde berriei errektoreak adierazi die Nafarroak “unibertsitate-sistema bikaina” duela, NUPek, Nafarroako Unibertsitateak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak osatua, eta hori “aukera handi bat dela oparotasuna, kohesioa eta garapen zientifiko eta kulturala bultzatzeko”.
Laguntza eskatu du sistema horretarako, “munduko gobernu eraginkor eta adimentsuenek” egiten duten bezala, “baliabide gutxien dituzten ikasleentzako zuzkidura ekonomiko onak” dakartzaten beken bitartez, nazioarteko talentua erakartzeko neurrien bitartez eta “etorkizun handiena duten ikerketa-zentroetarako” finantzaketa-formulen bitartez.