Noiz argitaratua Asteazkena, 2007.eko Irailak 19
Nafarroako Parlamentuko lehendakariak arrera egin dio Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilari
Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, bere bulego ofizialean harrera egin dio Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilari José Carlos Esparza Sáez jaunari, zeinak postuaren jabetza hartu baitu joan den maiatzeko hauteskundeen ondoren Nafarroako Gobernua berritu denean.
Izandako elkarrizketan, Esparza jaunak Torres andreari azaldu dizkio Departamentuak legegintzaldirako dituen planak eta Nafarroan etxebizitza-arloko zer programa gauzatzeko asmo duen.