Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Ekainak 26

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak astearte honetan ekingo dio bilera errondari Vox, Contigo-Zurekin eta PPN taldeekin

Gobernuko Lehendakaritzarako hautagaitza bat proposatu asmoz, asteazkenean Geroa Bairekin, EH Buldurekin, PSNrekin eta UPNrekin osatuko du bilera erronda

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, astearte honetan, hilak 27, hasiko da Parlamentuan ordezkaritza duten talde eta alderdi politikoek izendatutako ordezkariekin egingo duen bilera errondarekin, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuko Lehendakaritzarako hautagaitza bat proposatzeko helburuarekin.

 

Ezarritako ordenari jarraiki, ordezkari gutxien dituen taldetik hasita, Voxekin hasiko du erronda (10:00, Lehendakaritza bulegoan). Ordubeteko tartearekin, Unai Hualde Contigo-Zurekinekin (11:00) eta PPNrekin (12:00) elkartuko da.

 

Errondarekin asteazkenean jarraituko du 10:00etatik aurrera. Geroa Bairekin Bildu ostean, 60 minutuko tartearekin, EH Bildu (11:00), PSN (12:00) eta UPNko (13:00) ordezkariak hartuko ditu lehendakariak.

 

Lehendakariarekin egindako bileraren ondoren, eledunek hedabideen aurrean hitz egingo dute erabilera anitzeko aretoan (streaming bidez ere eskainiko da).

 

Ganbera osatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko hurrengo lehendakariaren inbestidurarako epeek aurrera egiten dute.

 

Zehazki, Parlamentua osatzen denetik hamar eguneko epean, Parlamentuaren Presidenteak parlamentuan ordezkariak dituzten alderdi edo talde politikoek izendatu dituzten eledunekin kontsultak egin eta Foru Komunitaterako hautagai bat proposatu beharko du. Horretarako, osoko bilkura bat deituko du gutxienez 3 egun lehenago.

 

Erronda amaitu ondoren, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak datorren ostiralean, hilak 30, egingo duten bilkuran aztertuko dute hautagai proposamena, halakorik balego, eta Osoko Bilkurarako deialdia. 

 

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak egin zirenetik (maiatzaren 28a) hiru hilabete igaro ondoren ez bada hautagairik aurkeztu edo aurkeztu direnetatik ez bada inor hautatu, Parlamentua deuseztatuko da eta hauteskunde berriak deituko dira berehala.

 

Bisita instituzionalak

 

Unai Hualdek, berriz ere Nafarroako Parlamentuko lehendakari hautatua izan ondoren, ostegunean, hilak 29, ekingo dio bisita instituzionalen errondari eta Kontuen Ganberako presidente Ignacio Cabeza del Salvadorrekin bilduko da, organo fiskalizatzailearen egoitzan (09:30).