Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Otsailak 15

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Benny Wenda Mendebaldeko Papua Askatzeko Mugimendu Bateratuko (ULMWP) bozeramaileari harrera egin dio

Harreraren ondoren, Wenda Elkarbizitza eta Nazioarteko Elkartasunerako Batzordeko kideekin bildu da

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera egin dio gaur arratsaldean Benny Wenda Mendebaldeko Papua Askatzeko Mugimendu Bateratuko (ULMWP) bozeramaileari. Berarekin batera bilkuran parte hartu dute Oride Ap ULMWPk EBrako duen Misioaren zuzendariak eta Clare Sherratt Free West Papua kanpainako koordinatzaileak.

 

Bilkuran Mendebaldeko Papuaren egoeraz eta azken hamarkadetan bertan eman diren giza eskubideen urraketez hitz egin dute, baita Mendebaldeko Papua Askatzeko Mugimendu Bateratuari buruz, zeinak “Mendebaldeko Ginea Berriaren independentzia bilatzen duten hiru mugimendu nagusiak batzen baititu, erakunde orokor bakar baten pean”.

 

Buruzagi independentistak azaldu duenez, helburua “nire herriak bere etorkizuna erreferendum aske eta justu batean zehaztea da, nazioarteko zuzenbidearen arabera”.

 

Benny Wenda Mendebaldeko Papua Askatzeko Mugimendu Bateratuko (ULMWP) bozeramailea da, erakunde hori sortu zenetik, 2014an. Era berean, Mendebaldeko Papua Libreko Kanpainaren sortzailea da. Gaur egun, Erresuma Batuan bizi da erbesteratuta, 2003an Gobernu britainiarrak asilo politikoa eman ondoren.

 

Lehendakariarekiko bilera eta gero, ordezkaritza batzartu egin da Elkarbizitza eta Nazioarteko Elkartasunerako Batzordeko kideekin, beren egoera pertsonala eta Mendebaldeko Papuako egungo egoera ezagutarazteko.