Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Apirilak 9

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak bere doluminak helarazten ditu Iñaki Aldekoa 1979 eta 1991 bitartean foru parlamentari izan zenaren heriotzagatik

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, Legebiltzarraren izenean bere dolumina eta atsekabea helarazten dizkie Iñaki Aldekoa Azarlozaren senitarteko eta lagunei. Aldekoa foru parlamentaria izan zen Foru Parlamentuaren legegintzaldian (1979-1983), I. legegintzaldian (1983-1987) eta III. legegintzaldian (1991-1994).

 

Era berean, Legebiltzarreko lehendakariak bere “aitortza” adierazten die “Aldekoa jaunak erakunde honetan Nafarroako herriaren ordezkari gisa egindako lanagatik”.