Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Azaroak 18
Nafarroako Parlamentuko lehendakariak bere doluminak helarazten ditu Pablo García Tellechea foru parlamentari ohiaren heriotza dela-eta
Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, Legebiltzarraren izenean bere dolumina eta atsekabea helarazten dizkie Pablo García Tellechearen senitarteko eta lagunei. García foru parlamentaria izan zen (CDS) II. legegintzaldian (1987-1991).
Era berean, Legebiltzarreko lehendakariak bere aintzatespena adierazi du Nafarroako herriaren ordezkari gisa erakunde honetan egindako lanagatik.
Lanbidez abokatua, Pablo García Tellechea (87 urte) Nafarroako Zentro Demokratiko eta Sozialeko (CDS) presidentea izan zen. 1987ko foru hauteskundeetan zerrendaburu izan zen, eta Nafarroako Parlamentuan sartu zen, CDSko beste hiru ordezkarirekin batera. Aurretik (1979-81), Iruñeko Udaleko zinegotzia izan zen UCDrekin, Adolfo Suarez buru zuen alderdia.