Noiz argitaratua Asteazkena, 2008.eko Otsailak 13

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera egin dio Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Nafarroako Gobernuko Eledunari

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, bere bulego ofizialean harrera egin dio gaur, asteazkena, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Nafarroako Gobernuko eledun Alberto Catalán Higueras jaunari.

Elkarrizketa Nafarroako Parlamentuko lehendakaritzako bulego ofizialean egin da, Parlamentuko egoitzan, 10:00etatik aurrera.

Torres andreak eta Catalán jaunak hizpide hartu dituzte bi erakundeentzat interesekoak diren zenbait gai, bai Foru Hobetzeak bai Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduak aitortzen dizkieten eskumenen alorrekoak, helburu izanik hitzarmen bat sinatzea, Parlamentuaren eta Gobernuaren arteko harremanak errazteko ekintza batzuk arautuko dituena. Hitzarmenaren xehetasunak eta edukia zehaztuko dira aurrerantzean egitekoak diren bilera batzuetan.

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariari azpimarratu dio erabaki egokiak hartu behar direla Nafarroako Parlamentuak ordezkatzen duen aniztasun politiko eta soziala islatua egon dadin erakunde-arloko deialdi eta topagune guztietan, hala foru erkidegoaren barrenean nola kanpoan.

Catalán jaunak Torres andreari aipatu dio aukera dagoela Nafarroako Gobernuak erregelamenduz ezartzen denaren arabera bidali behar dituen ekimen eta dokumentu guztiak aplikazio informatiko berrien bitartez igortzeko. Horri lotuta, Parlamentuko lehendakariak nabarmendu du kontseilariak behartuta daudela parlamentu-taldeek eskatu dieten informazioa bidaltzera Parlamentuko erregelamenduan zehazturiko epeak errespetatuz.