Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Abenduak 15

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak harrera egin dio Gobernuaren ordezkari berri Alicia Echevería andreari

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak harrera egin dio, bere bulego ofizialean, Gobernuak Nafarroan duen ordezkari berri Alicia Echeverría andreari, zeina hilaren 12an izendatu baitzuten, José Luis Arasti, abuztuaren bukaeratik Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuneko Departementuko buru zegoena, ordezkatzeko.

 

Bileran zehar Hualdek eta Echeverríak elkarren intereseko gaiak jorratu dituzte eta agerian jarri dute lankidetza eta koordinazioko lanetan jarraitzeko asmoa, bi administrazioen arteko harreman onen esparruan.