Noiz argitaratua Ostirala, 2008.eko Otsailak 8

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera egin dio Nafarroako arartekoari

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, harrera egin dio gaur Nafarroako arartekoari, Francisco Javier Enériz Olaechea jaunari.

Bisita instituzionala eta gizalegekoa izan da, eta bertan arartekoak Nafarroako Parlamentuko lehendakariarekin solas egin du ekitaldi honetarako pentsatuta dituen proiektu eta lanei buruz. Besteak beste, biak ados egon dira bi erakundeen arteko harremanek nahitaez arinak izan behar dutela azpimarratzean, arartekoaren txostenak Parlamentuan izapidetzeari eta eginiko lanak azaltzerakoan Parlamentuko batzordeetan agerraldiak egiteari dagokionez

Hori horrela, datorren asteleheneko bilkuran Mahaiak erabakiko du zein egunetan eginen duen arartekoak agerraldia Parlamentuko Batzorde batean, parlamentu-taldeei azaltzeko adingabeen babesaren alorrean Nafarroako administrazio publikoek izandako jardunari buruz Nafarroako arartekoak egindako txosten berezia.