Nafarroako Parlamentuko Mahaiak elkartasuna adierazten die bai Nafarroako Polizia Nazionalak bai sistema judizialak huts egin dieten bi emakume nafarrei
Parlamentuak arbuiatu egiten du Estatu Batuetako Gobernuaren agindu betearazlea, zeinaren bidez Kuba petrolioz hornitzen duten herrialdeetatik datozen produktuen inportazioei muga-zergak ezartzeko aukera ematen baita, eta Minbiziaren Aurkako Egunarekin bat egiten du
- Mahaiak erabaki bat onartu du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu delitu baten edozein biktimari datxezkion eskubideak urratzen dituzten praktika polizial eta judizialak. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztua.
Aurretik, erabaki horren edukia ezetsia izan da adierazpen instituzional gisa (talde berberek aurkeztua), Talde Mistoaren aurkako botoarekin. UPNk eta PPNk alde bozkatu dute.
Hona hemen erabakiaren testua:
1.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak arbuiatu egiten ditu delitu baten edozein biktimari datxezkion eskubideak urratzen dituzten praktika polizial eta judizialak.
2.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak emakumeen eskubideen defentsan eta ikerketa polizial eta judizialen inpartzialtasunaren defentsarekiko konpromiso irmoa agertzen du.
3.- Nafarroako Parlamentuko Mahaiak elkartasuna adierazten die bai Nafarroako Polizia Nazionalak bai sistema judizialak huts egin dieten bi emakume nafarrei.
- Mahaiak erabaki bat onartu du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Estatu Batuetako Gobernuaren agindu betearazlea, zeinaren bidez Kuba petrolioz hornitzen duten herrialdeetatik datozen produktuen inportazioei muga-zergak ezartzeko aukera ematen baita. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.
Unai Hualde lehendakariak, Maite Esporrín lehen lehendakariordeak eta bigarren idazkari Adolfo Araizek alde bozkatu dute. Bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáinek eta lehen idazkari Yolanda Ibáñezek aurka bozkatu dute.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Minbiziaren Aurkako Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Minbiziaren Aurkako Mundu Egunaren ospakizunarekin. Hartara, heldu den otsailaren 4an ekitaldi bat eginen du 12:15ean Parlamentuko atalondoan, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearekin batera.
2. Nafarroako Parlamentuak, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak eskatzen duen bezala, arreta onkologiko gizatiarrago eta integralago baten alde egiten du.
3. Legebiltzarrak berdez argiztatuko du bere fatxada otsailaren 4ko gauean.