Noiz argitaratua Larunbata, 2024.eko Urtarrilak 13

Nafarroako Parlamentuko taldeartekoak Gasteizen ospatu den "Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat" XXVII. konferentzian parte hartu du

Nafarroako Parlamentuak "Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat" taldearteko parlamentarioen XXVII. konferentzian parte hartu du gaur Gasteizen.

 

Legebiltzarraren ordezkaritza osatu dute Carlos Guzmán taldeartekoaren koordinatzaileak eta Ibai Crespo (PSN), Isabel Aranburu (Geroa Bai) eta Irene Royo (PPN) parlamentariek.

 

Hitzaldiari hasiera Bakartxo Tejeriak, Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak, eman dio.

 

Bi lan-saio egin dira, besteak beste, Fronte Polisarioko, Sahararekin Solidarioak diren Erakundeen Estatuko Federazioko (FEDISSAH) eta Saharako Legelarien Nazioarteko Elkarteko ordezkariekin.

 

Konferentzian, 2023ko EUCOCOren ondorioak ere aztertu dira, eta adierazpen bat onartuta amaitu da.