Nafarroako populazio osoari zerbitzu emateko fiskal-lanpostuak sor ditzan Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena
Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordeak onetsia. 2020ko abenduaren 11n
1.- Espainiako Gobernua premiatzen da sortu beharreko fiskal-lanpostuak sor ditzan, Nafarroako populazio osoari eta egun diren jurisdikzio organoei zerbitzu emateko, Nafarroako Justiziaren beharrizanei erantzun, haren eraginkortasuna eta kalitatea areagotu eta herritarrei eskubideen babes judiziala bermatze aldera.
2.- Espainiako Gobernuari eskatzen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzari uneoro behar diren giza baliabideak eman diezazkion, bermatze aldera Konstituzioak ezarritakoa, hau da, legezkotasunaren alde, herritarren eskubideen alde eta legeak zaindutako interes publikoaren alde Justiziak egiten duen lana sustatzea, bai ofizioz bai interesdunek eskaturik.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da (Izquierda-Ezkerra ez da egon).