Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Irailak 19

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako herrilur-aprobetxamenduen prezioa eguneratzeko formula bateratu bat ezartzen du, kasu honetan KPIaren araberakoa

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea aho batez onetsi du gaur.

PPNk aurkeztu duen Foru Lege proposamenaren xedea nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzan egindako herrilur-aprobetxamendua eguneratzeko formula bateratu bat ezartzea da, kasu honetan KPIaren araberakoa, jadanik 2/1995 Legean jasotako irizpidea alegia, baina ez horren arabera bakarrik.

Proposatzen duen taldearen aburuz, 2/1995 Legeak aprobetxamenduen prezioak urtero eguneratzeko bi adierazle jasotzeak, alegia, batzuetan KPI eta beste batzuetan lehen sektoreko produktuen aldaketa, herrien artean desberdintasunik sor ditzake.

Horregatik, irizpide bateratu bat ezartze aldera, 27. artikuluaren lehenengo paragrafoa aldatzea (eta bigarrena ezabatzea) proposatzen da, zeina era honetan idatzia geratuko den:

“Aprobetxamenduaren iraupena urtebete baino luzeagoa denean, behar diren ordenantzetan edo baldintza-pleguetan klausula bat jarriko da, aprobetxamenduaren kanona edo prezioa urtero eguneratzekoa, kontsumoaren gaineko prezioetan erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onesten duen gorakadaren ariora. Gorakada hori izanen da, gehienez ere, dagokion ekitaldian erabilitako KPIkoa”.

www.parlamento-navarra.es
• Foru Legearen proposamenaren argitalpena (NPAO, 63. zk., 2013-06-10ekoa)