Noiz argitaratua Asteartea, 2015.eko Abenduak 1

Nafarroaren Eguna 2015 ospatzeko Osoko Bilkura

Parlamentuak abenduaren 3aren esanahian sakontzeko saioa egin du, 'Lurralde beraren hainbat bertsio: Nafarroa'

Parlamentuak Nafarroaren Egunaren jaiaren harira antolatu den Osoko Bilkura egin du gaur. Bilkuraren protagonistak esparru historiografikoko hiru aditu izan dira eta Zer ospatzen dugu abenduaren 3an. Lurralde beraren hainbat bertsio; Nafarroa gaiari buruz haien ikuspegiak eman dituzte.


NUPen eta Nabarralderen laguntzarekin antolatu da, eztabaida Pili Yoldik gidatu du eta bertan parte hartu dute Lucia Martinez Virtok, Nafarroa, bere errealitate soziala. Nafarroa bateratuago baterantz gaiari buruz mintzatu denak; Luis Maria Martinez Garatek, Nafarroa memoria historikoaren ikuspuntutik gaiari buruz hitz egin duenak; eta Antton Kurutxarrik, Nafarroa Behera, lotura historikoak dituen eskualde bat gaiari buruz hitz egin duenak.


Eztabaidaren hasieran Ainhoa Aznarez Igarzak, Parlamentuko lehendakariak, parte-hartze txiki bat egin du eta esan du saioa kokatzen dela “egiazko demokraziarantz aurrera egiteko beharrean, espero dut Osoko Bilkuren Areto hau informazio, parte-hartze eta eztabaida iturri bihurtzeak horretan lagunduko duela. Gaur Nafarroari buruz gehiago jakin nahi dugu eta horretarako hemen hiru aditu ditugu gurekin, elkarrizketa, eztabaida, debatea aberasten lagunduko dutela espero dut”.


Jarraian, Pili Yoldi kazetariak sarrera bat egin du. Ondoren, Luis Maria Martinez Garatek, Nabarralde (2002) eta Iturralde Elkartearen (1992) fundatzaileak entzuleei zuzendu zaie Nafarroa memoria historikoaren ikuspuntutik gaiari buruz hitz egiteko.


Ildo horretan eta azpimarratu ondoren “memorien balioa eta erabilera oso sektorialak dira, izan ere, berdin balio dute haien erabilera bultzatzeko edo era legitimoan aldarrikatzeko”. Jarraian, Martinezek “nafartasuna egitate nazional gisa” defendatu du, eta horretarako Nafarroako patroia aipatu du “Nafarroaren kausa defendatzen zuen pertsona bat, eta gainera euskalduna” baitzen.


Esandakoaren karietara, idazle iruindarrak azpimarratu du “Francisco Javier (1506-52), eta bere familia, Nafarroako kausa defendatu zuen nafarra izan zen, Gaztelaren konkista eta okupazioaren aurrean Nafarroa independentearen defendatzailea. Munduan zehar bidaiatu zuen, baina ez espainol gisa, portugaldar gisa baizik. Inoiz ez zen santu espainol bat izan, Juan Pablo II.ak hemen, gure aurrean, hala esan bazuen ere”.


Zalantzarik gabe “historiaren manipulazio eta desitxuratze interesatu” gisa definitu duenaren ondoren, Martinez Garatek defendatu du “Javier euskalduna zen, euskal hiztuna, garai hartan hizkuntza bizkaitarra esaten zitzaion, eta hala aitortzen du bere burua Ekialdetik idazten duen testu batean. Baina horren gainetik ere salto egiten da, ez ikusiarena egiten zaio, baina zerbaitengatik izendatu zuen Euskaltzaindiak euskararen patroi”.


Amaitzeko, Martinez Garatek Francisco Javierri buruz hausnartu du, bi Nafarroaren bateratzearen sinboloa baita, Pirinioen bi aldeetako Nafarroarena, haren familiaren zati bat baztandarra eta bestea Nafarroa Beherekoa baitzen”.


Antton Kurutxarri
baigorriarrak, historialaria, irakaslea eta Nafarroaren Konkista liburuaren idazlea denak, Nafarroa Beherearen lotura historikoak azaldu ditu, eskualde horretan, maila zeremonialean, eta esanahi historikoa duenean, “abenduaren 3ak ez du garrantzia handirik. Guretzat Euskararen Eguna da. Nafarroako hitza ez da desagertu, bizirik dago, baina Nafarroaren kontzientzia galdu da, eta guk hori berreskuratzen hasi nahi dugu”.


Lucía Martinez Virto
k, irakaslea, ikertzailea eta NUPen doktoratutakoa denak, Nafarroaren errealitate sozialari buruz hitz egin du, “krisitik atera baino, txirotasun poltsa asko, zailtasun egoeran dauden etxe asko, ekarri dituen atzeraldiaren ondorioak jasaten ari da. Oraintxe bertan behar duguna inklutsiorako aukerak ekarriko dituen ekonomia bat da”.


Horrela, bazterkeria prozesuei aurre egiteko eta gizarteratzeko politikak garatzeko, Lucia Martinezek Europako txosten batzuk aipatu ditu, non aholkatzen zen “errenta minimoak, gizarte zerbitzuak eta epe luzeko langabetuei zuzendutako jarduketak indartzea. Eta bai, errenta minimoa erreformatu egin dugu, baina gizarte zerbitzuak kargatuegi dauzkagu eta kolektiborik zaurgarrienentzako aktibazio politiketan oso inbertsio txikia egin dugu”.


Panorama horren aurrean, gizarte lanean diplomatua eta gizarte ongizatean graduondokoa duen Lucia Martinezek, “lan merkatu inklutsibo bat sortzeko gai” izango den eredu ekonomiko bat erreklamatu du, “kalitateko enplegu egonkorrarekin, eta aldi berean berehalako beharrei erantzungo dien gizarte eredu batekin bateragarria izango dena, batez ere diru-sarrera minimoei eta etxebizitzari”.


Testuinguru horretan eta amaitzeko, Martinez Virtok beste mota batzuetako kolektiboak aipatu ditu, adibidez gazteak, “ez dira pobreak, baina pobreak izango lirateke haien burua emantzipatzeko egoeran ikusiko balute. Haientzat ere ezinbestekoa da haien autonomia bultzatuko duten politikak eta neurriak abian jartzea”.


Jarraian, gizarte “justu eta bateratu” batek berezko dituen betebeharrei buruzko hainbat parte-hartzeren ondoren, Pili Yoldik saioa amaitutzat eman du, baina lehenago txapelketan parte hartu duten berrogeita hamar pertsona ingururi eskerrak eman dizkie, haien artean parlamentariak, alkateak eta gizarte eta kultur kolektiboen kideak zeuden, “ahaztuenei, pobreziaren atalasean bizi diren 27.000 pertsona horiei eta Ganbera honetan inoiz lekurik izan ez duten proiektu politikoei, ikusgarritasuna eman diete”.