Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urtarrilak 17

Nafarroari emandako 3 milioiko emakida baliogabetzeko Madrilgo Erkidegoaren erabakia arbuiatzeko gehiengorik ez du lortu Parlamentuak

- Eledunen Batzarrak ez du onartu adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen baitu Madrilgo Erkidegoaren erabakia, urriaren 19ko 902/2021 Errege Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateari 3 milioi euroko emakida eman izana baliogabetu nahi izatekoa, eta erretiratzea eskatzen baitu.  PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Navarra Sumak aurka bozkatu du.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du Madrileko Komunitatearen erabakia, urriaren 19ko 902/2021 Errege Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateari 3 milioi euroko emakida eman izana baliogabetu nahi izatekoa, eta erretiratzea eskatzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du erkidegoen arteko liskarra xede alderdikarietarako erabiltzea, Madrilgo Erkidegoko lehendakariak eta Alderdi Popularrak sarri egiten duten moduan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela Europako funts horiek baliatzea despopulazioak bereziki kaltetutako eskualde bat –Nafarroako Pirinioa– biziberritzeko, erronka demografikoari aurre eginen dioten proiektuen bidez, eta bertako enpresa-jarduera ahalbidetzeko.

 

4. Nafarroako Parlamentuak aldezten du zenbait alderdiren interes politikoak ez eramatea eremu judizialera, lurralde desberdinen beharrizanei erantzunen dieten Europako funtsen etorrerari galga jartzeko ahaleginean.