Navarro Villoslada BHIak irabazi du Batxilergoko XII. Eztabaida-txapelketa finalean Berako Toki Ona BHIa gainditu ondoren
Toki Ona BHIko Xabier Ruiz Martikorenak jaso du hizlari onenaren aipamena 19 ikastetxetako ia ehun ikasleren parte hartzea izan duen txapelketan
Iruñeko Navarro Villoslada ikastetxeko ikasleek irabazi dute gaur, urriak 16, larunbata, Batxilergo mailako Eztabaida Txapelketako (BET) XII. edizioa, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuren aretoan izan dena. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta foru legebiltzarrak antolatu dute lehiaketa. Sailkapenean bigarrena Berako Toki Ona BHIa izan da, eta talde horretako ikasleetako batek, Xabier Ruiz Marticorenak, jaso du hizlari onenaren aipamena.
Talde irabazlea Navarro Villoslada BHIko ikasle hauek osatu dute: Dasha García Orishchuk, Cristina Idrovo Tapia, Adrián Ruiz Elvira, Raquel Salón Pedroarena eta Beatriz Sola Bienzobas. Ikasleen prestatzaileak ikastetxeko Gaztelania eta Literaturako irakasleak izan dira, Mamen Catalán Higueras eta Tomás Maquirriain Vela.
Bestalde, Berako Toki Ona BHIko ordezkariak honakoak izan dira: Mikel Errandonea García-Larratxe, Naroa Garbisu Etxabide, Xabier Ruiz Martikorena, Gaizka Yuste Piá eta Mendi Zubieta Iturria. Ikasleen prestatzailea aipatu institutuko Filosofiako irakasle Mikel Etxalar Elizaintzin izan da.
Txapelketaren lehen fasea atzo izan zen, urriak 15, ostirala, NUPek Iruñean duen Arrosadiako campusean, eta eztabaidarako proposatutako gaia honakoa izan zen: Krisialdi ekonomikoetan dirulaguntzak murriztu behar dira? Aurkezturiko hemeretzi taldeetatik lau iritsi dira larunbat goizeko finalerdietara: San Cernin ikastetxea eta Santa Teresa de Jesús-Teresianas ikastetxea, txapeldunaz eta txapeldunordeaz gain. Finalean, Navarro Villoslada BHIak aldeko jarrerari eutsi dio eta Toki Ona BHIak, berriz, aurkakoa.
Bertan izan dira Yolanda Ibáñez Pérez Nafarroako Parlamentuko lehendakariordea, eta Begoña Perez Eransus NUPeko Unibertsitateko Proiekzio, Kultura eta Hedapeneko errektoreordea, besteak beste. Finaleko epaimahaia NUPeko bost irakaslek (Miren Sarasíbar Iriarte epaimahaiburua eta Ramo Barrena Figueroa, Aránzazu Jurío Munárriz, Julen Llorens Espada eta Mirentxu Marín Malo) eta erakunde bereko bi irakasle ohik osatu dute (Diamela Garlobo Arias y Alfonso Urrizburu Santos).
Txapelketa hau prestakuntza eta lehiatze ekimena da, Nafarroako ikastetxe publikoetako eta itunduetako Batxilergoko 2. mailako ikasleei zuzendua. Ikastetxe bakoitzetik talde batek parte hartu du, hiru edo lau ikaslek eta kapitain batek osatutakoak hain zuzen ere. Ikasleek aukera izan dute beren trebetasunak lantzeko, besteak beste jendaurrean hitz egiteko gaitasuna, taldean lan egitekoa, informazioa aztertzekoa edo arrazoitzekoa. Gaitasun horiek norberaren prestakuntzarako oso interesgarriak izateaz gain, graduko unibertsitate ikasketekin lotutako zeharkako gaitasunak edo gaitasun orokorrak osatzen dituzte.
Epaimahaiak hainbat alderdi baloratu ditu, besteak beste hauek: sarrera, ihardeste eta konklusio onenak; lantaldearen jarrera; azaldutakoaren ordena, argitasuna eta sinpletasuna; segurtasuna eta gaiaren ezagutza; inprobisatzeko gaitasuna; hizkera egokia solasean, eta erantzuteko bizkortasuna.
Edizio honetan ehun ikasle inguruk parte hartu dute, hemeretzi ikastetxetatik etorrita: Iruñeko hamalau ikastetxe (Basoko BHIa, Plaza de la Cruz BHIa, Navarro Villoslada BHIa, Claret-Larraona ikastetxea, Nuestra Señora del Huerto ikastetxea, San Cernin ikastetxea, Sagrado Corazón ikastetxea, Santa Teresa de Jesús ikastetxea, Miravalles-El Redín ikastetxea, Irabia-Izaga ikastetxea, Calasanz-Escolapios ikastetxea, San Ignacio-Jesuitas ikastetxea, Santo Tomás-Dominicas ikastetxea eta Liceo Monjardín ikastetxea), Sarrigurengo Santa María La Real-Maristas ikastetxea, Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxea, Tuterako Benjamín de Tudela BHIa, Berako Toki Ona BHIa eta Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola.