Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Maiatzak 2

Nazioarteko Olinpiar Batzordea premiatzen da ez dezan onar Israel 2024ko Olinpiar Jokoetan

Contigo-Zurekin taldeak Gutun Olinpikoa aldarrikatu du, Israelen jarrera genozida eta giza duintasunarekiko errespetua uztartzeko ezintasuna nabarmentzeko

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur EH Bilduren, Geroa Bairen, Contigo-Zurekinen eta Iñaki Iriarteren (UPN) aldeko botoekin, UPNren eta PSNren abstentzioarekin eta PPNren eta Voxen aurkako botoekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “Espainiako Olinpiar Batzordeari eska diezaion 2024ko udako Olinpiar Jokoetan ez dezan onar Israelgo estatuaren kirolaririk eta ordezkari ofizialik, Israelgo estatua Gazako herritarren aurka egiten ari den eraso militarrak dirauen bitartean”.

 

Arrazoi berberak direla eta, eskaera “Paralinpiar Jokoetara eta Gazteriaren Olinpiar Jokoetara” zabaltzen da.

 

Zioen azalpenean, Contigo-Zurekin talde parlamentarioak bultzatutako ebazpenak salatzen du Israelek ez diela erantzun NBEk eta haren Segurtasun Kontseiluak bakearen alde eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa betetzearen alde egindako deiei, eta, zazpi hilabete baino gehiagoko "etengabeko sarraskiaren” ondoren, azpimarratzen du ezinezkoa zela estatu hebrearraren jarrera "genozida" eta espiritu olinpikoa uztartzea.

 

Horri dagokionez, Gutun Olinpikoaren edukia aipatzen du, "giza duintasunari eusteko konpromisoa duen gizarte baketsu baten ezarpena bultzatzeko" sortua, eta bakea edo su-eten olinpikoa eskatzen da, antzinaroko tradizio bat, "NOBk Jugoslaviako gerren ondorioz (1991-2001) biziberritu zituen irtenbide baketsu eta diplomatikoak bilatzeko".

 

 

 

Mozioa (61. NPAO, 2024-04-30ekoa)