Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Apirilak 14
Nekazari Borroken Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia eginen da Nafarroako Parlamentuan
Apirilaren 17an ospatzen den Nekazari Borroken Nazioarteko Eguna dela eta, ekitaldi bat eginen da ostegun honetan, hilak 15, Nafarroako Parlamentuan.
Ekitaldia atalondoan (12:00) izanen da eta Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emango dio hasiera.
Jarraian, Nafarroako Elikadura Burujabetzarako Asanblada osatzen duten elkarteen ordezkariek manifestu bat irakurriko dute.