Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Martxoak 14

NUKF premiatzen da Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioarekin lankidetzan aritu dadin albait erremonte-festibal gehien antolatzeko

Nafarroako Foru Komunitateko geografia osora iristeko eta, horrela, bertako pilota modalitate hau mantendu ahal izateko

Kultura eta Kiroleko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez (I-E ez da bilkuran egon), zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak “Nafarroako erremontearekiko sustapena eta konpromisoa berresten baititu, foru erkidegoan sortutako pilota-modalitatea eta, ondorioz, gure lurraren kirol ondarea baita, zeinak lan egite duen errespetua, adiskidetasuna eta ardura soziala bezalako balioetatik abiatuta”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa eta Nafarroako toki entitateak premiatzen ditu, fundazioarekin lankidetzan aritu daitezen albait erremonte-festibal gehien antolatzeko orduan, Nafarroako toki guztietara heldu ahal izateko eta, hartara, bertan sortu zen pilota-modalitate hori iraunarazteko”.

 

Zioen azalpenean, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkezturiko ebazpenak Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak egiten duen lana balioesten du, izan ere, irabazi asmorik gabeko fundazio hau proiektu global bat garatzen ari da, non prestakuntza, antolaketa eta gizarte-lankidetza bezalako arloak sartzen diren, erremontea Nafarroako Foru Komunitateko bertako pilota-modalitate gisa gorde eta berrindartze aldera.

 

Ildo horretan, Fundazioak antolatzen dituen jaialdi eta txapelketak nabarmentzen dituzte proposamengileek; izan ere, erremontea Nafarroako geografia osora eramatea ahalbidetzen dute, ezagutzen zuten udalerrietan zuen lekua berreskuratzeko eta oraindik bisitatu ez dituzten udalerrietan ezagutarazteko. Hori dela eta, Nafarroako toki entitateei laguntza eskatzen die ahalik eta jaialdi gehien antolatzeko eta, horrela, modalitatea babesteko.

 

Isabel Olave (Navarra Suma) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Raquel Garbayo, Alberto Bonilla, José Suárez, Ángel Ansa, Iñaki Iriarte (Navarra Suma), Carlos Mena, Patricia Fanlo, Jorge Aguirre (PSN), Pablo Azcona, Ana Ansa (Geroa Bai), Maiorga Ramírez, Txomin González (EH Bildu) eta Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu).

 

*Izquierda-Ezkerrak ez du bilkuran parte hartu.