Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Abuztuak 5

Oihan Mendo (EH Bildu) foru parlamentari karguaz jabetzeko ekitaldia astearte honetan izanen da, hilak 6, 13:00etan

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura bat eginen du astearte honetan, hilak 6, 13:00etan (Erakunde Aretoa) Oihan Mendo Goñi jauna (EH Bildu) foru parlamentari karguaz jabetzeko.

 

Mahaia aldez aurretik bilduko da, 10:00etan, besteak beste, jakintzat emateko Xebe Txoperenak bere parlamentari aktari uko egin izana, iragan ostiralean Parlamentuko erregistroan formalizatu baitzuen ukoa, eta dagokion eran jarduteko Erregelamenduko baldintzak betetze aldera Mendo jaunak foru parlamentariaren izaera osoa eskura dezan. 

 

Txoperenaren kargu hutsa zerrendako hamargarren zegoen Esther Lakastari zegokion, baina laneko eta izaera pertsonaleko arrazoiengatik uko egin dio. Beraz, zerrendan hamaikagarren dagoen Mendo jaunak hartuko du parlamentari akta.

 

Ekitaldia ziur aski Erakunde Aretoan izanen da, 13:00etan (streaming).