Ondarearen gaineko Zergari buruzko 13/1992 Foru Legearen 28. artikulua aldatzen duen Foru Lege proposamena onetsi dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandako botoekin, Ondarearen gaineko Zergari buruzko 13/1992 Foru Legearen 28. artikulua aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.
Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu duen proposamenak salbuetsitako gutxienekoa 700.000 eurotik 311.023 eurora jaistearen alde egiten du. Izan ere, azken hori jotzen du izan daitekeela “norberaren eta familiaren lanak ekarritako ondare baten eta zenbait belaunaldiko metaketa askok ekarritako ondarearen arteko aldea”.
Proposatutako araubideak ez du ohiko etxebizitza hartzen, 300.000 euroko baliora arte salbuetsita egoten jarraitzen duena, jatorrizko araubidearen bikoitza alegia.
Proposamenaren xedea, 20/2011 Foru Legearen bidez Ondarearen gaineko Zerga “hein batean” berreskuratu ondoren, diru-sarreren galera orokortua murriztea da, era horretan, gehien dutenek elkartasun ekintza bat eginez, “dinamizazio-politiko bati ekin ahal izateko nahiz Ongizatearen Estatuaren kalitate-mailari eutsi ahal izateko”.
· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 75. zk., 2012-09-25ekoa)