Onetsi da Iruñeko Abokatuen Elkargoari 18.343 euroko aparteko kreditua ematen dion Foru Legea
Espetxe-zuzenbideari buruzko web-orri espezializatu bat finantzatzeko
Parlamentuaren Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Espetxe-zuzenbideari buruzko web-orri espezializatu bat finantzatze aldera Iruñeko Abokatuen Elkargoari 18.343 euroko aparteko kreditua ematen dion Foru Legea. Web-orri horretan, araudia, epaiak, autoak eta arlo horretako doktrina garrantzitsuena jasotzen dira.
Dirulaguntza zuzenean emateko, Iruñeko Abokatuen Hitzarmena, espetxe-zuzenbideko web-orria izeneko partida izendun bat gaitu da, eta Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 17.2a) artikuluan xedatutakoaren arabera, partida horri kreditu hori aplikatuko zaio, zeinaren finantzaketa Peritu-lanak, itzulpenak eta lekukoak partidari egokituko baitzaio.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean Iruñeko Abokatuen Elkargoaren aldeko aparteko kreditua gaitzen duen Foru Legea.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, foru lege bidez arautu behar dira Nafarroako aurrekontu orokorrak, eta horien aldaketak ere bai, kreditu bereziak edo kreditu-gehikuntzak emateari buruzkoak badira. Beraz, 2020ko Aurrekontuan esleitutako kreditua nahikorik ez dagoenez, bidezkoa da legea onestea, kasu honetan irakurketa bakarrean.
Bilkura mistoa izan da (presentziala eta telematikoa), eta osoko bilkuren aretoan bildu dira Unai Hualde Legebiltzarreko Lehendakaria, Inma Jurío eta Yolanda Ibáñez lehendakariordeak, Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Maiorga Ramírez idazkariak eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten sei taldeetako eledunak. Gainerakoek botoa eskuordetu dute. María Chivite Gobernuko Lehendakaria ere bertan izan da, Javier Remírez eta José Mari Aierdi lehendakariordeak ere bai, baita Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Bernardo Ciriza Lurralde kohesiokoa eta Migrazio Politikak eta Justiziako kontseilari Eduardo Santos ere bai.
-
Publicación de la moción (BOPN, nº 69, de 16-06-2020)