Osasun Batzordearen aburuz, Nafarroako Gobernuak ez du bete Osasun Plan berri bat igor zezan premiatzen zuen ebazpena
UPNren ekimenak Osasun Plan berri bat igortzeko eskatzen zion Gobernuari, Parlamentuan eztabaidatzeko eta onesteko, Foru Komunitatean indarrean dagoen legeriak ezartzen duenarekin bat
Osasun Batzordeak gaur ebatzi du PSNren, Geroa Bairen, Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, EH Bilduren, PPNren, eta Voxen kontrakoekin, Nafarroako Gobernuak ez duela bete talde erregionalistaren ekimenez Parlamentuan eztabaidatzeko eta onesteko Osasun Plan berri bat igortzea eskatzen zuen ebazpena.
Osasun Batzordearen erabakia heldu da, hain zuzen ere, Erregelamendu berriaren 222. artikuluak mozioak bete ote diren kontrolatzeko prozedura arautzen duelako, halako moduan non, epe zehatzik ezarri ezean, lau hilabeteko epea ematen baitzaio Nafarroako Gobernuari agindu zaiona bete ote duen azal dezan.
Osasun Departamentuak abuztuaren 14an igorri zuen ebazpenaren betetze-mailari buruzko informazioa, eta Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman zuen informazio hori irailaren 2an.
222. artikuluan ezarritako azterketa- eta egiaztapen-mekanismoak baliatuta, UPNren osasun arloko eledunak abuztuaren 6an eskatu zuen –mozioaren alde bozkatu zuen beste edozein taldek egiten ahal zuen eskaria– Osasun Batzordeak azter zezala ea Osoko Bilkurak onetsitako ebazpena bete ote duen Nafarroako Gobernuak.
Aurreko legegintzaldiaren amaiera aldean Erregelamendu berria onetsi zenez geroztik, Nafarroako Parlamentuak laugarrenez aztertu du ea Gobernuak ebazpen bat bete ote duen eta hori dela-eta zer erantzukizun dagokion .
Javier Arza (EH Bidu) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak hauek izan dira: Leticia San Martín, Cristina López, Pedro González, Raquel Garbayo (UPN), MaIte Esporrín, Ainhoa Unzu, Kevin Lucero (PSN), Txomin González (EH Bildu), Isabel Aranbufru Itxaso Soto, (Geroa Bai), Maribel García Malo (PPN), Daniel López (Contigo-Zurekin) eta Maite Nosti (Vox).
• www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (34. NPAO, 2023-11-14koa)
• Onetsitako ebazpena (46. NPAO, 2024-12-13koa)
• San Martín Rodríguez andrearen eskaera (UPN)