Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Irailak 9

Osasun Departamentua premiatzen da azterketa xeheagoa egin dezan tenperatura altuek sorrarazitako gehiegizko hilkortasunaren inguruan

Osoko Bilkurak onetsia. 2022ko irailaren 8an

1.- Osasun Departamentua premiatzen da azterketa xeheagoa egin dezan uda honetan tenperatura altuek sorrarazitako gehiegizko hilkortasunaren inguruan, zeharkako neurriak proposatzeko beroak jendearengan dituen ondorioak prebenitu edo arintze aldera.

 

2.- Osasun Departamentua premiatzen da Osasun Ministerioari helaraz diezaion Estatuan, oro har, azken uda honetan heriotzen estatistikek izan duten igoera handiagatiko kezka eta, halaber, premiazkoa dela epidemiologiako adituek behar diren aldaketak egitea datuak biltzeko sistemetan (MoMo eta heriotza-ziurtagiriak). Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Osasun Ministerioaren arteko koordinazio hobea egotea eta epe laburragoak ezartzea datuak biltzeko eta desbideratzeak azkar analizatzeko, hura leunduko duten neurriak ezartze aldera. 

 

Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. 

 

1. puntua PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.

 

2. puntua aho batez onetsi da.