Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Maiatzak 11

Osasun Departamentua premiatzen da berehala berma ditzan minbiziaren antzemate goiztiarrerako programak Nafarroako hiru osasun barrutietan

Osasun batzordean onetsia. 2021eko maiatzaren 11n

1.- Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen da berehala berma ditzan minbiziaren antzemate goiztiarrerako programak Nafarroako hiru osasun barrutietan.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio plan berezi bat presta eta ezar dezan, bermatuko duena ezen, sei hilabete baino lehenago, bularreko minbiziaren antzemate goiztiarrerako programak pandemia aurretik zeukan jarduera berrabiarazteaz gain, COVID-19arengatiko pandemian egiteke utzitako programaren jarduera osoa berreskuratzen dela.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da plan berezi bat presta eta ezar dezan, bermatuko duena ezen, urtebete baino lehenago, kolon eta ondesteko minbiziaren antzemate goiztiarrerako programak pandemia aurretik zeukan jarduera berrabiarazteaz gain, COVID-19arengatiko pandemian egiteke utzitako programaren jarduera osoa berreskuratzen dela.

 

4.- Foru Gobernuari eskatzen zaio sei hilabete baino lehen ezar dezan umetoki-lepoko minbiziaren populazio-programa, Osasun Sistema Nazionaleko oinarrizko zorroan onetsitakoa.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. eta 4. puntuak aho batez onetsi dira.

 

2. eta 3. puntuak Navarra Suma eta EH Bilduren aldeko botoekin eta PSN eta Geroa Bairen aurkakoekin onetsi dira (Podemos-Ahal Dugu eta I-E ez dira bilkuran egon).