Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Apirilak 15

Osasun Departamentua premiatzen da Covid-19aren aurkako Txertatze Plana berrantola dezan

Aldaera britainiarraren kutsakortasunak, alarma-egoeraren balizko amaierak eta txerto gehiagoren etorrerak markatutako egoera berriari hobeto egokitutako eredu bat eskatzen da

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin, Izquierda-Ezkerraren abstentzioarekin eta PSNren aurkakoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen baita “Txertatze Plana berrantola dezan eta aurkez dezan txertoen eskuratze-aldiei buruzko aurreikuspen berrietara doitutako eredu bat, hilabete batean”.

 

Zioen azalpenean, Geroa Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak britainiar aldaeraren “kutsakortasuna”, alarma-egoera iraungitzea eta eskura dauden dosiak areagotzea aipatzen ditu argudiotzat, egungo txertaketa-maparen konplexutasuna dela eta, immunizazio-abiadura handitzea lehenets dadin.

 

Farmazia-konpainia batzuek “epeak bete ez” dituztela eta “herrialde jakin batzuen amarruak” mahai gainean jarri ostean, irizpide eraginkorrak eskatzen dira, izurritea kontrolatzeko eta Estatuko biztanleen % 70 abuztuaren amaierarako txertatua izan dadila lortzeko.