Osasun Departamentua premiatzen da koronabirusaren krisiak eragindako neke pandemikoari aurre egiteko kanpaina instituzionalak egin ditzan
Osasun batzordean onetsia. 2021eko martxoaren 30ean
1.- Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen da koronabirusaren krisiak eragindako neke pandemikoari aurre egiteko kanpaina instituzionalak egin ditzaten.
2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da zeharo gaitzets ditzan gizalegearen aurkako portaerak nahiz portaera horiek sustatu dituzten jarrera negazionistak eta intoleranteak.
3.- Gobernuari eskatzen zaio pandemiaren irteera seguru eta eraginkorra Zientziaren eskutik ez beste inondik etorriko delako uste osoa dutela adieraz dezan.
4.- Foru Gobernua premiatzen da herritarrei dei egin diezaien izaten ari diren jokaera eredugarriarekin jarrai dezaten, COVID-19ari aurrea hartzeko oinarrizko gomendioak betez.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk alde bozkatu dute eta Navarra Sumak abstentzioa (Izquierda-Ezkerrak ez du parte hartu).