Osasun Departamentua premiatzen da minbizia duten Nafarroako haurrendako laguntza hobetu dezan
Osasun Batzordean onetsia. 2022ko otsailaren 2an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen Nafarroan legez ezarritako gaixotasun larri bat edo minbizia duen beren kargurako adingabe bat modu zuzen, jarraitu eta iraunkorrean zaintze aldera lanaldia eta soldata murrizten duten gurasoek, adoptatzaileek edo harrera-egileek pairatzen duten diru-sarreren galera konpentsatzeko sorospena alda dezan eta, horrenbestez, Opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua alda dezan, tartea % 50etik % 99ra bitarte igotzeko.
2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Nafarroan minbizia duten neska-mutikoen aldi baterako desgaitasuna onar dezan eta Diputatuen Kongresuak 2017an onetsitako legez besteko proposamena aplika dezan Nafarroan –horren arabera, minbizia duten haur eta nerabeei % 33ko desgaitasuna aitortzen zaie diagnostikoa egiten den unetik beretik–, 0tik 14 urtera bitarteko adingabeek eta haien familiek laguntzak eta zerbitzuak jaso ahal izan ditzaten.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da 2. puntuan adierazitako desgaitasuna onar dezan eta onarpen hori urrunetik egin dadin, minbizia duen neska-mutikoak zentro nagusira joan behar izan gabe emota.
4.- Foru exekutiboari eskaera egiten zaio, PADI-Haurren Hortzetako Osasun Laguntzaren Programan sar daitezen txantxarrak, lehen hortzaldiko hortz-erauzketa aurreratu gabeak eta minbizia duten bigarren hortzaldiko haur nafarren hortz-protesiak.
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.
1. eta 4. puntuak aho batez onetsi dira.
2. eta 3. puntuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi dira.