Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Ekainak 3
Osasun Departamentua premiatzen da osasun-garraioaren lizitazioa berehala egin dezan
Osasun Batzordean onetsia. 2020ko ekainaren 3an
1. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen da osasun-garraioaren lizitazioa berehala egin dezan.
2. Foru Gobernuko Osasun Departamentuari eskatzen zaio Tuteran zainketa intentsiboen bigarren unitate bat berehala para dezan.
3. Osasun Departamentua premiatzen da kalitatezko osasun-garraioaren zerbitzua bermatzeko ezarri beharreko neurriak berehala ezar ditzan, osasun-garraioaren kontratu berria esleitu arte itxaron gabe, bereziki Zangozako eta Tuterako eskualdeetan.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da (I-E ez da egon).