Noiz argitaratua Osteguna, 2016.eko Abenduak 1

Osoko Bilkurak Manuel Pulido izendatu du Konstituzio Auzitegiko magistratu izateko hautagai


Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur Manuel Pulido Quecedo izendatu du Senatuko txandatik Konstituzio Auzitegiko magistratu izateko hautagai.


Pulidok 20 boto jaso ditu. UPN parlamentu-taldeak aurkeztu du haren hautagaitza. 24 boto zuri bildu dira.


Manuel Pulido Quecedo Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoetako kidea da. Bertan legelari nagusi eta idazkari nagusi karguan aritu da. Konstituzio Auzitegiko legelari karguan ere aritua da, eta irakaskuntzan ere bai, Nafarroako Unibertsitatean Administrazio Zuzenbideko irakasle gisa eta NUPen Konstituzio Zuzenbideko irakasle gisa.


Autonomia erkidegoetako parlamentuek Konstituzio Auzitegiko magistratu izateko proposatzen dituzten hautagaiak izendatzea Senatuaren eskumena da, eta Senatuak betoa jarri ahal die behar adinako "konfiantza instituzionala" eragiten ez duten hautagaiei.