Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Apirilak 29

Osoko bilkurak minutu bateko isilunea egin du David Beriáin kazetari nafarra eta genero-indarkeriaren azken biktima oroitzeko

Unai Hualdek erakundearen eta honek ordezkatzen duen gizartearen elkartasuna eta aitortza helarazi die senide eta hurbilekoei

Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaur osoko bilkurari, David Beriain Burkina Fason bi lankiderekin batera eraildako kazetari nafarraren eta astelehenean Vall d’Hebrónen (Tarragona) genero indarkeriagatik eraildako 50 urteko emakumearen omenez.

 

Unai Hualdek erakundearen eta honek ordezkatzen duen gizartearen elkartasuna eta aitortza helarazi die senide eta hurbilekoei.

 

Parlamentuko mahaia eta eledunen batzarra, asteazkenean David Beriáinen, Roberto Fraile kameralariaren eta Rory Young iparirlandarraren heriotzaren berri izan zutenean, bildu egin ziren eta adierazpen instituzional bat onetsi zuten senide eta lagunei doluminak helarazteko.

 

Vall d’Hebrónen eraildako emakumea, Pilar, 2021 urteko genero indarkeriagatiko zortzigarren biktima da, eta 1086.a 2003an datuak hartzen hasi zirenetik.