Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Irailak 12
Osoko Bilkuraren hasieran, minutu bateko isilunea gorde da genero-indarkeriaren azken biktimen eta lan-istripuen biktimen gomutan
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek minutu bateko isilunearekin eman dio hasiera gaurko Osoko Bilkurari, gomutan izateko genero-indarkeriaren azken biktima (hilaren 3an Madrilen eraildako 33 urteko emakumea) nahiz lan-istripuetan hildako Nafarroako lau bizilagun –Idiazabalen ekainaren 26an, Noain-Ezkirotzen uztailaren 19an, Ataunen (Gipuzkoa) abuztuaren 23an eta Arbizun abuztuaren 31n–.
2024an, orain arte, 34 emakume erail dituzte haien bikotekideek edo bikotekide ohiek; estatistikak 2003an egiten hasi zirenetik, 1.278.
Espainian, genero-indarkeriagatik eraildako adingabeen kopurua 9koa izan da 2024an, eta 62koa 2013az geroztik.