Ostiral honetan dibulgazio-jardunaldi bat eginen da Parlamentuan, "Foru legeria Ezgaitasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora egokitzeari buruzko txostena" delakoaren gainekoa
Nafarroako Parlamentuan dibulgazio-jardunaldi bat eginen da ostiral honetan, hilak 7, Foru legeria Ezgaitasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora egokitzeari buruzko txostena delakoa hizpide hartuta. Ekitaldia 11:30ean izanen da, Osoko Bilkuren Aretoan, eta aurreikusita dago bertan NUPen eta CERMINen ordezkariek parte hartzea.
Saioari hasiera emateaz Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, arduratuko da. Jarraian, NUPeko idazkari nagusi Roldán Jimeno jaunak eta NUPeko Zuzenbide Publikoko Departamentuko ikerlari Mikel Lizarraga jaunak dokumentua prestatzeko prozeduraren eta horren edukiaren berri emanen dute.
Ondoren, Nafarroako Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendari Belén López Carballo andreak, CERMIN-Nafarroako lehendakari Mari Luz Sanz andreak eta Nafarroako Kutxa Fundazioko lehendakari eta "Derecho y Discapacidad" Fundazioaren patronatukide Javier Miranda jaunak lan horri buruzko balorazioa azalduko dute.
Saioaren moderatzaile, NUPeko Unibertsitateko Proiekzio, Kultura eta Hedapeneko errektoreorde Begoña Pérez Eransus andrea jardunen da.
Aldez aurretik, prentsaurrekoan aurkeztuko da (10:00etan, Erabilera Anitzeko Aretoan) Foru legeria Ezgaitasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora egokitzeari buruzko txostena delakoa. Ekitaldi horretara bertaratuko dira Unai Hualde, Roldán Jimeno (NUP), Mari Luz Sanz (CERMIN) eta Begoña Pérez Eransus.