'Parlamentarien eta unibertsitarioen arteko topaketak' ekimenaren edizio berriak gazteak eta eledunak bildu ditu osoko bilkuren aretoan
Zuzenbidea, Filosofia eta Nazioarteko Harremanetako hogei bat ikaslek parlamentariaren figura jorratu dute ikuspegi juridiko, pertsonal eta sozialetik
Parlamentarien eta unibertsitateko ikasleen arteko topaketak ekimenaren edizio berri bat egin da gaur arratsaldean Nafarroako Parlamentuan. Ganberaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artean sinatutako hitzarmenaren barruan jasotako jardueren esparruan antolatu da eztabaida-foroa, eta hogei bat gazte bildu ditu talde ezberdinetako bozeramaileekin.
Unai Hualde buru duela Osoko bilkuren aretoan egin den topaketetan parlamentariaren figura izan da ardatza, ikuspuntu juridiko, pertsonal eta sozialetik. Zuzenbideko, nazioarteko harremanetako eta filosofiako ikasleek honako gaiei buruzko galderak egin dizkiete, besteak beste, taldearen mendekotasunari, bokazio profesionalari, kargu publikoaren irudi sozialari edo gure bizitza politikoaren kalitatea hobetzeko moduari buruz.
Era berean, parlamentari batek gizartean zein eragin duen eta herritarrek politikarekiko eta ordezkari publikoekiko duten irudiari nola aurre egin ere jakin nahi izan dute.
Solasaldi berezi honetan parte hartu duten parlamentariak honakoak izan dira: Javier Esparza (Navarra Suma), Ramon Alzorriz (PSN), Uxue Barkos (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz (EH Bildu) eta Marisa de Simon (Izquierda-Ezkerra).