Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urriak 10

'Parlamentarien eta unibertsitarioen arteko topaketak' ekimenaren edizio berriak gazteak eta eledunak bildu ditu osoko bilkuren aretoan

Zuzenbidea, Filosofia eta Nazioarteko Harremanetako Nafarroako Unibersitateko ikasle-talde batek parlamentariaren figura jorratu dute ikuspegi juridiko, pertsonal eta sozialetik

Parlamentarien eta unibertsitateko ikasleen arteko topaketak ekimenaren edizio berri bat egin da gaur arratsaldean Nafarroako Parlamentuan. Ganberaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artean sinatutako hitzarmenaren barruan jasotako jardueren esparruan antolatu da eztabaida-foroa, eta hogei bat gazte bildu ditu talde ezberdinetako bozeramaileekin.

 

Osoko bilkuren aretoan egin den topaketetan parlamentariaren figura izan da ardatza, ikuspuntu juridiko, pertsonal eta sozialetik. Zuzenbideko, nazioarteko harremanetako eta filosofiako ikasleek honako gaiei buruzko galderak egin dizkiete, besteak beste, taldearen mendekotasunari, bokazio profesionalari, kargu publikoaren irudi sozialari edo gure bizitza politikoaren kalitatea hobetzeko moduari buruz.

 

Era berean, parlamentari batek gizartean zein eragin duen eta herritarrek politikarekiko eta ordezkari publikoekiko duten irudiari nola aurre egin ere jakin nahi izan dute.

 

Unai Hualde Lehendakariak amaiera eman dio bilerari, eta nabarmendu du Nafarroako Unibertsitateak interesa duela unibertsitateko ikasleei Parlamentuko erakundea “hurbiltzeko”, herritarren “borondatea” adierazten duena.

 

“Legebiltzarreko jarduera zuzenean ezagutzea, are gehiago protagonisten eskutik, gure ordezkarien funtzioari eta lanari lotutako populismoak saihesteko modurik onena da. Badakit denek, bakoitzak bere ideologiatik, lan handia egiten dutela lege bihur daitezkeen gai eta ekimenak prestatzen eta, jakina, Gobernua kontrolatzen. Eskerrik asko”.

 

Solasaldi berezi honetan parte hartu duten parlamentariak honakoak izan dira: Javier Esparza (Navarra Suma), Ramon Alzorriz (PSN), María Solana (Geroa Bai), Laura Aznal (EH Bildu) eta Marisa de Simon (Izquierda-Ezkerra).